Ollaran

Ollaran
  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ollaran, Euskal Herria.JPG
Ollarango ikuspegi orokorra Goñi herrirako bidean dagoen Artetako mendatetik. Arteta, Ollo, Ultzurrun eta Iltzarbe herriak ikus daitezkelarik.

Ollarango armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Atez.svg Ollo
Alkatea David Campion
( Auzolan)
Posta kodea 31172
INE kodea 31194
Herritarra ollarandar, olloibartar [1]
Kokapena
Koordenatuak 42° 52′ 00″ N, 1° 51′ 00″ W / 42° 52′ 00″ N, 1° 51′ 00″ W / 42.866666666667; -1.85
Ollaran hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Ollaran
Ollaran
Ollaran (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 37,8 km2
Garaiera 504 metro
Distantzia 22 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 407 biztanle
% 53,06 Twemoji 1f6b9.svg   Twemoji 1f6ba.svg % 46,94
Dentsitatea 10,77 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013) [2]
Green Arrow Up.svg% 29,9
Zahartze tasa [2] % 16,13
Ugalkortasun tasa [2] ‰ 22,73
Ekonomia
Jarduera tasa [2] % 82 (2011)
Genero desoreka [2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua [2] % 9 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 16,23 (2010)
Euskararen erabilera % 1,6 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XIII. mendea baino lehen. urtea
Webgunea http://www.ollo.es/eu/

Ollaran edo Olloibar [3] (ofizialki, Valle de Ollo/Ollaran) Nafarroako udalerria da, Iruñeko merinerrian eta Iruñerri eskualdean kokatua. Ondoko herri hauek osatzen dute: Anotz, Arteta, Egillor-Beasoain, Iltzarbe, Ollo, Oskia, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun herriek, alegia.

407 biztanle zituen 2014. urtean.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Olloko goitiko ikuspegia

Ollaran Iruñeko merindadearen hegoaldean dago Iruñerriko gune metropolitarretik gertu, eta Lizarrako merindadearekiko mugan.

Mugakideak Arakil (iparraldean), Itza Zendea (ekialdean), Oltza Zendea (hegoaldean) eta Andimendi dira.

Klima eta landaredia

Ollarango klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, baina altueraren arabera asko aldatzen dira batez besteko balioak. Horrela, prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm artekoak izaten dira, eta tenperaturak 6 eta 12 gradu bitartekoak. Udalerriaren gunerik menditsuenetan, hau da mendebaldeko Urbasa mendilerroan, neguak hotzak eta elurtsuak izaten dira.

Zuhaitzik ugarienak haritzak dira, eta Ollarango gunerik altuenetan pagoak nagusi dira, udalerriko gunerik baxuenetan, berriz, arteak eta haritzak nabarmentzen dira. Birlandaturiko 171,92 hektarea pinu beltz, basa pinu eta pinu lariziar (Pinus nigra) daude Ollarango mendietan.

Other Languages
aragonés: Val d'Ollo
brezhoneg: Ollo
català: Ollaran
Cebuano: Olloibar
English: Ollo
español: Ollo
français: Ollo
magyar: Ollo
italiano: Ollo
Bahasa Melayu: Ollo
Nederlands: Ollo
occitan: Ollaran
polski: Ollo
português: Ollo
Scots: Ollo
svenska: Olloibar
українська: Ольйо
oʻzbekcha/ўзбекча: Ollo (Navarra)
Tiếng Việt: Ollo
Winaray: Ollo
中文: 奥略
Bân-lâm-gú: Ollo