Normandiar

XII. mendean normandiarren esku zeuden lurraldeak.

Normandiarrak (hitzez hitz, "iparraldeko gizonak") baregoekin batera bikingoen herria osatzen zuen taldeetako bat izan zen. VIII. mendearen azken aldera Europako zenbait lurraldetan inbasioak eta lapurketak egin zituzten. Baregoak egungo Suedia inguruan bizi izan ziren, Skania penintsulatik iparralderantz, gutxi gora-behera. Normandiarrak, aldiz, gehien bat egungo Danimarka eta Norvegiakoak ziren jatorriz, baina IX. mendearen bigarren zatian egun Frantzia den lurraldearen ipar-mendebaldea okupatu zuten. Lurralde horri Normandia deritzo gaur egun.

Norvegiarrek besteak beste Feroe eta Shetland uharteak zituzten kokaleku; Groenlandia aurkitu zuten eta Ameriketaraino ere iritsi ziren. Danimarkarrak Jutlandian, Ingalaterran eta Iberiar Penintsularen ipar aldean, Galizian esate baterako, eta baita hegoaldean ere, Sevillan adibidez, izan ziren. Suediarrak (baregoak), berriz, Errusiako ordoki zabaletan egin zituzten ekinaldiak gehienbat.

Europan zehar batetik bestera aritu ondoren, talde batzuk Frantziaren ipar-mendebalean kokatu ziren; hala sortu zuten 911. urtean Normandiako dukerria. 1066. urtean Gilen I.a normandiar dukeak hasi zituen Ingalaterrari normandiarrek egin zizkioten erasoaldiak (Hastingseko guduak). 1070. urterako Ingalaterrako anglo-saxoi noble asko hil zituzten eta askori beren lursailak ere kendu zizkioten. Garai hartan Ingalaterran hitz egiten zuten normandiar frantsesak eragin handia izan zuen ingeles hizkuntzan. XII. mendean Italia hegoaldera ere jo zuten normandiarrek, Sizilia aldera batik bat.

Adranoko gaztelu normandiarra (Sizilia).

Normandiarrak, euren bidaietan ikusten zuten edozer desegiteaz arduratzen ziren, ikur kristauak batez ere, Ingalaterrako Lindisfarne monasterioa kasu. Karlomagno Germaniako Erromatar Inperio Santuko lehen enperadore zelarik, oraingo Frantziako hainbat herritan sartu ziren normandiarrak, behin eta berriz. Azkenean, normandiarrek alde egingo bazuten, Karlomagnok, orain Normandia deitzen den lurraldea eman zien, goberna zezaten. Hauek, Euskal Herrian hain ezaguna den Jaun Zuriaren elezaharra sorrarazi zuten.

Artea

Normandiar arteak bi gune eta bi epetan izan zuen zabalpena: lehenik XI. mendean eta Ingalaterran zabaldu zen, geroago berriz XII. eta XIII. mendean Italiako penintsulan eta Sizilian. Arkitektura izan zen normandiarrek gehien landu zuten arte mota. Apaingarri gutxiz hornituriko eliza, gaztelu edo abade-etxe asko eraiki zituzten. Frantzian aipagarriak dira besteak beste, eraikitzen hasi ziren Mont-Saint-Michel abatetxea eta Caengo bi abatetxe. Ingalaterran ere hainbat katedral eraiki zituzten nahiz eta asko ez amaitu; Londresko dorrean den St. John-en kapela aipagarria da halaber.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Normandiar Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Alemannisch: Normannen
aragonés: Normandos
العربية: نورمان
مصرى: نورمان
asturianu: Normandos
azərbaycanca: Normanlar
تۆرکجه: نورمنلر
беларуская: Нарманы
български: Нормани
bosanski: Normani
català: Normands
čeština: Normané
Cymraeg: Normaniaid
dansk: Normannere
Deutsch: Normannen
Ελληνικά: Νορμανδοί
English: Normans
Esperanto: Normandoj
español: Normandos
eesti: Normannid
فارسی: نورمن‌ها
suomi: Normannit
français: Normands
furlan: Normans
Gaeilge: Normannaigh
galego: Normandos
עברית: נורמנים
हिन्दी: नॉर्मन
hrvatski: Normani
magyar: Normannok
հայերեն: Նորմաններ
Bahasa Indonesia: Bangsa Norman
íslenska: Normannar
italiano: Normanni
日本語: ノルマン人
ქართული: ნორმანები
қазақша: Нормандар
한국어: 노르만인
Кыргызча: Норманндар
Latina: Normanni
Lingua Franca Nova: Normande
lietuvių: Normanai
latviešu: Normāņi
македонски: Нормани
മലയാളം: നോർമൻ (ജനത)
Bahasa Melayu: Orang Norman
Malti: Normanni
Nederlands: Normandiërs
norsk nynorsk: Normannarar
norsk: Normannere
Nouormand: Normaunds
polski: Normanowie
português: Normandos
română: Normanzi
русский: Норманны
русиньскый: Нормане
sardu: Normannos
sicilianu: Nurmanni
Scots: Normans
srpskohrvatski / српскохрватски: Normani
slovenčina: Normani (Normandia)
slovenščina: Normani
српски / srpski: Нормани
Seeltersk: Normandier
svenska: Normander
Türkçe: Normanlar
татарча/tatarça: Норманнар
українська: Нормани
اردو: نورمین
oʻzbekcha/ўзбекча: Normannlar
Tiếng Việt: Người Norman
მარგალური: ნორმანეფი
中文: 諾曼人
Bân-lâm-gú: Norman Lâng
粵語: 諾曼人