Nibelungoen kanta

Eskuizkribuaren lehen orrialdea, 1230. urte ingurua

Nibelungoen kanta[1] Erdi Aroko olerki bat da XIII. mende inguruan idatzia, egile jakinik gabekoa eta germaniar jatorrikoa, 39 kantutan banatua dagoena.

Nibelungenlied bezala ere ezaguna da (alemanetik, idatzia dagoen hizkuntzatik, literalki, Nibelungoen kanta esan nahi du) edo Nibelunge Not (Suitzako Hohenems herrian aurkitutako eskuizkribuko azken hitz neurtuan agertzen diren hitzengatik, Nibelungoen pena edo beharra esan nahi duena).

Gesta kanta honek herri germaniarrei buruz existitzen diren elezahar asko biltzen ditu, gertaera historikoekin, eta sinesmen mitologikoekin nahastuak, bere edukiaren sakontasunagatik, konplexutasunagatik eta bere pertsonaia barietateagatik, alemaniar epopeia nazionala bihurtu zena, Mio Ciden eresiak Espainian eta Errolanen Kantoreak Frantzian duten hierarkia literario berarekin.

Kantore honetan, Sigfridoren gesta kontatzen da, zeinek, amarru batzuetaz baliatuz, Krimilda printzesaren eskua lortzen duen. Baina, zuhurtzia falta trakets femenino batek, mendeku sail izugarri bat eragiten du. Hagen traidoreak Sigfrido zauri ezinezkoa dela jakiten du, herensuge baten odoletan bainatua izan zela, bizkarreko zati batean izan ezik, non ezki hosto bat utzia izan zen eta odolak ez zuen bere larruazala ukitu. Puntu ahul hau probestuz, errekasto batean traizioz hiltzen du. Krimilda, orduan, Etzel erregearen gortean babesten da, eta denbora igarotzen uzten du, Etzelek deitutako oturuntza batean Krimildak, bere herri propioa traizioz ezabatua izatea lortzen duen arte. Hagen zein Krimilda, horren ondorengo sarraskian hiltzen dira.

Richard Wagner konposatzaile alemaniarra, neurri batean, olerki epiko honetan eta alemaniar eta eskandinaviar tradizio mitologikoan oinarritu zen Nibelungoen eraztuna izeneko bere opera tetralogia konposatzeko.

Other Languages
Alemannisch: Nibelungenlied
Boarisch: Nibelungenliad
Bahasa Indonesia: Nibelungenlied
Limburgs: Nibelungenlied
Nederlands: Nibelungenlied
srpskohrvatski / српскохрватски: Nibelungenlied
Simple English: Nibelungenlied
slovenščina: Pesem o Nibelungih
Tiếng Việt: Nibelungenlied