Nazionalismo

Politika
Botereak
Betearazlea | Legegilea | Judiziala
Gobernu motak
Monarkia | Errepublika | Anarkia
Erregimen eta sistemak
Parlamentarismoa | Presidentzialismoa | Demokrazia | Despotismoa | Diktadura ( Junta militarra) | Absolutismoa | Autoritarismoa | Erregeordetza
Botere motak
Aristokrazia | Autokrazia | Burokrazia | Kaudillismoa | Kazikismoa | Kleptokrazia | Koronelismoa | Korporatibismoa | Korporokrazia | Demagogia | Meritokrazia | Minarkia | Oklokrazia | Oligarkia | Plutokrazia | Soziokrazia | Teknokrazia | Teokrazia | Nepotismoa | Fisioloxismoa
Estatu motak
Hiri-estatua | Kolonia | Konfederazioa | Federazioa | Inperioa | Printzerria | Protektoratua | Erresuma | Errepublika | Errepublika federala
Kontzeptuak
Aktibismoa | Biltzarra | Ustelkeria | Dotrina | Estatua | Gobernua | Hegemonia | Ideologia | Legegintzaldia | Askatasuna | Nazioa | Alderdia | Aberria | Legebiltzarra | Subiranotasuna | Tirania | Herrialdea
Prozesuak
Hauteskundeak | Estatu-kolpea | Iraultza | Manifestazioa | Independentzia | Plebiszitua | Erreferenduma | Gaitzespena | Errepresioa | Lobby-a
Banaketa administratiboa
Kantonamendua | Autonomia erkidegoa | Aldundia | Udala | Estatua | Probintzia | Departamendua | Eskualdea | Barrutia
Kargu eta postuak
Kantzelaria | Sailburua | Zinegotzia | Diputatua | Diktadorea | Alkatea | Enperadorea | Ministroa | Prefeta | Presidentea | Lehen ministroa | Erregea | Senataria
Diziplinak
Zientzia politikoa | Diplomazia | Filosofia politikoa | Historia politikoa | Metapolitika | Politika internazionala | Teoria politikoa | Geopolitika
Ideologiak
Ezker politikoa | Eskuin politikoa

Karlismoa | Komunismoa | Faxismoa | Liberalismoa | Populismoa | Sozialdemokrazia | Sozialismoa | Kristau demokrazia

Jokabideak
Klientelismoa | Chauvinismoa | Kolektibismoa | Kolonialismoa | Kontserbadorismoa | Elitismoa | Inperialismoa | Neo-inperialismoa | Interbentzionismoa | Nazionalismoa | Aurkakotasuna | Bakezaletasuna | Erradikalismoa | Separatismoa | Tradizionalismoa | Alderdi-aniztasuna | Bipartidismoa | Unipartidarismoa

Abstentzioa | Amnistia | Desobedientzia zibila | Disidentzia | Kultura-aniztasuna

Nazionalismoa nazioa edo egitate nazionala azpimarratzen duen jokabide, doktrina edota ideologia politikoa da. Kontzeptu honek forma desberdinak hartu ditu eta, beraz, nazionalismo motez hitz egiten da nazionalismoaz baino. Nazionalismoa Frantziako Iraultzarekin batera hasi zela jotzen da, eta XIX. mendean hedatu zen industria-iraultza, zerbitzu militar eta nahitaezko eskolatzearekin batera.

Nazionalismoa I. Mundu Gerra ostean heldu zen bere gorenera Europaren eta munduaren militarizazio handi baten erdian eta, burgesiaren ideologia izatetik, indar kontserbadoreak eta internazionalismo sozialista nazionalismora lerratu ziren aurkako posizioetatik. Nazio-estatuen doktrinaz gain, askapena bilatzen duten herrien ideologia adierazten du, eta II. Mundu Gerra osteko deskolonizazio mugimenduaren bultza-indarra izan zen.

Nazionalismoaren azterketa akademikoa

Nazionalismoaren askotariko ikuspegietatik abiatuz, nazionalismoaren azterketa akademikoa gizarte zientziek burutu dute batik bat, zientzia politikoak, soziologiak eta historiak bereziki. Azterketa horietan, sailkapen klasiko bat erabili ohi da, maila teorikoan erabilgarria dena baina praktikan forma puruan ematen ez dena. Sailkapen horren arabera, nazionalismoa etnikoa edo zibikoa izan daiteke, edo berdina dena, nazionalismo mota jakin batek (etnikoa deitu ohi denak) ezaugarri kultural objektibo batean edo zenbaitetan ( hizkuntza, arraza...) jarriko du indarra. Besteak, berriz, 'zibikoa' deitutakoak, borondate politikoa hartzen du oinarri. [1]

Askatasuna herria gidatzen, Eugène Delacroix-en koadroa.

Nazionalismo etnikoa tradizo alemanean kokatu ohi da, eta zibikoa, ordea, Frantziako Iraultzatik eratorritako tradizio liberalean Ernest Renanek Sorbonan emandako Zer da nazioa? konferentzia jotzen da eredu zibiko horren lehen teorizaziotzat. Hala ere, askotan bereizketa hori nazionalismo jakin bat deskalifikatzeko erabili izan da, X nazionalismo bat etnikotzat joz eta azterketa akademikotik urrunduz. Era berean, aipatutako nazionalismo eredu bi hauek errealitatean era nahasian ematen dira. [2]

Ildo horretan, kontzeptuen anbiguotasunagatik, hainbat autorek nazionalismo etniko eta zibikoaren arteko bereizketa baztertzea proposatu dute. Horien ustez, Ernest Renanek Zer da nazioa? konferentzian aurkeztu zuen nazionalismo zibikoa idealizazio hutsa da. Era berean, Renanek erabiltzen dituen argudioak ez lirateke koherenteak bere pentsamendu arrazista eta antidemokratikoarekin (antiliberalarekin). Tesi hori defendatzen dutenen arabera, Renanen nazionalismo ustez zibiko hori Frantzia-Prusia Gerra ondoren Frantziak Alsazia eta Lorrena berreskuratzeko aldarri nazionalista eta oportunista soilik bide da. [3]

Other Languages
Alemannisch: Nationalismus
aragonés: Nacionalismo
العربية: قومية
অসমীয়া: জাতীয়তাবাদ
asturianu: Nacionalismu
azərbaycanca: Millətçilik
башҡортса: Милләтселек
žemaitėška: Naciuonalėzmos
беларуская: Нацыяналізм
беларуская (тарашкевіца)‎: Нацыяналізм
български: Национализъм
brezhoneg: Broadelouriezh
bosanski: Nacionalizam
català: Nacionalisme
нохчийн: Национализм
čeština: Nacionalismus
Deutsch: Nationalismus
Ελληνικά: Εθνικισμός
English: Nationalism
Esperanto: Naciismo
español: Nacionalismo
eesti: Rahvuslus
estremeñu: Nacionalismu
føroyskt: Nationalisma
français: Nationalisme
galego: Nacionalismo
עברית: לאומיות
हिन्दी: राष्ट्रवाद
Fiji Hindi: Rastryawaad
hrvatski: Nacionalizam
Bahasa Indonesia: Nasionalisme
Ilokano: Nasionalismo
italiano: Nazionalismo
Patois: Nashinalizim
Basa Jawa: Nasionalisme
қазақша: Ұлтшылдық
한국어: 내셔널리즘
къарачай-малкъар: Миллетчилик
Ladino: Nasionalizmo
Limburgs: Nationalisme
lumbaart: Naziunalism
lietuvių: Nacionalizmas
latviešu: Nacionālisms
македонски: Национализам
മലയാളം: ദേശീയത
Bahasa Melayu: Nasionalisme
Mirandés: Nacionalismo
မြန်မာဘာသာ: အမျိုးသားရေးဝါဒ
مازِرونی: ناسیونالیسم
नेपाल भाषा: राष्ट्रवाद
Nederlands: Nationalisme
norsk nynorsk: Nasjonalisme
occitan: Nacionalisme
ਪੰਜਾਬੀ: ਕੌਮਪ੍ਰਸਤੀ
polski: Nacjonalizm
Piemontèis: Nassionalism
پنجابی: نیشنلزم
português: Nacionalismo
rumantsch: Naziunalissem
română: Naționalism
русский: Национализм
русиньскый: Націоналізм
саха тыла: Национализм
sicilianu: Nazziunalismu
davvisámegiella: Nationalisma
srpskohrvatski / српскохрватски: Nacionalizam
Simple English: Nationalism
slovenčina: Nacionalizmus
slovenščina: Nacionalizem
српски / srpski: Национализам
svenska: Nationalism
Kiswahili: Utaifa
Türkçe: Milliyetçilik
татарча/tatarça: Милләтчелек
тыва дыл: Национализм
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: مىللەتچىلىك
українська: Націоналізм
oʻzbekcha/ўзбекча: Millatchilik
Tiếng Việt: Chủ nghĩa dân tộc
Winaray: Nasyonalismó
მარგალური: ნაციონალიზმი
中文: 民族主義
Bân-lâm-gú: Bîn-cho̍k-chú-gī
粵語: 民族主義