Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa

Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (NAF edo IPA, International Phonetic Alphabet) hizkuntzalariek asmatutako transkripzio sistema bat da, adituek munduko hizkuntza guztien soinuak edo hotsak idatziz jasotzeko era bateratu bat eskuratzeko helburuarekin. Alfabeto fonetikorik erabiliena da munduan, Estatu Batuetako erakundeetan izan ezik. NAF Parisen sortu zen 1886. urtean Nazioarteko Fonetika Elkartearen eskutik, baina denborarekin aldaketak izan ditu, zehazki 1989, 1993 eta 1996. urteetan. Latindar alfabetoan oinarrituta dago nagusiki. 2005.ean 107 letra eta 56 ikur diakritiko eta suprasegmental zeuzkan.

Nazioarteko alfabeto fonetikoa. 2005. urteko bertsioaren itzulpena.

Historia

NAF 1886an sortu zuen Paul Passyk zuzentzen zuen hizkuntza irakasle frantziar eta britainiar talde batek. Talde hori geroago Elkarte fonetiko internazionala bilakatu zen. Hasieran, hizkuntza bakoitzeko alfabeto fonetiko bat garatzea pentsatu zuten baina, azkenean, alfabeto fonetiko unibertsala egitea hobetsi zuten. Lehen alfabeto fonetikoa 1988an argitaratu zen. Aldaketa sakonak egin zaizkio urteetan zehar.

Other Languages
беларуская (тарашкевіца)‎: Міжнародны фанэтычны альфабэт
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Guók-cié Ĭng-biĕu
eesti: IPA
Nordfriisk: IPA
贛語: 國際音標
客家語/Hak-kâ-ngî: Koet-chi Yîm-phiêu
Kongo: API
Baso Minangkabau: Abjad Fonetik Antaro Banso
Nouormand: API
srpskohrvatski / српскохрватски: Međunarodna fonetska abeceda
oʻzbekcha/ўзбекча: Xalqaro fonetik alifbo
吴语: 国际音标
中文: 國際音標
Bân-lâm-gú: Kok-chè Im-phiau
粵語: 國際音標