Naqada III

Naqada III, aurretik Semaniar bezala ezagutua, Egiptoko aro aurredinastikoaren barnean, Naqada IIaren ondoren datorren kultura da, eta K. a. 3200 eta K. a. 3000 bitartean datatua dago. Honekin, Naqada kultura amaitzen da.

Faseak

Lau estadiotan banatzen da: Naqada IIIa, K. a. 3200 eta K. a. 3150 bitartean, Naqada IIIb, K. a. 3150 eta K. a. 3100 bitartean, Naqada IIIc, K. a. 3100 eta K. a. 3050 bitartean, eta, azkenik, Naqada IIId, K. a. 3050 eta K. a. 3000 bitartean, azken hauek, Egiptoko aro protodinastikoaren garaikideak direlarik. Azken aro honetan, estatu bateratuaren eraketaren prozesua hasi zen, beharbada Naqada IIan jada hasi zegoena. Garai honetako erregeak, kronologiari dagokionez, 0 dinastian kokatu dira. Nejendik (Hierakonpolis), nagusitasuna Tinisera pasa zen (Abidos), baina tokiko edo eskualdeko estatuak mantendu ziren, beranduago nomoak izango zirenen jatorria izan daitezkeenak (Goi Egiptoko 16 nomo eta Behe Egiptoko beste 10, hirugarren dinastiaren aurrekoak dira).

Other Languages
asturianu: Naqada III
català: Naqada III
English: Naqada III
español: Naqada III
magyar: Nagada III
Bahasa Indonesia: Naqada III
italiano: Naqada III
ქართული: ნაქადა III
Latina: Naqada III
polski: Nagada III
português: Cultura Semaineana
русский: Некада III
සිංහල: නැකාඩා III
Tagalog: Naqada III