Nano hori

Eguzkia, nano hori baten adibide arrunta.

Nano horiak sekuentzia nagusian dauden hori koloreko izar batzuk dira, 1 eta 1,4 eguzki masa bitarteko masa dutenak. V argitasun klasekoa, bere nukleoan, fusio nuklear bidez hidrogenoa helio bihurtzeko prozesuan daude. Gure eguzkia da nano hori baten adibiderik ezagunena.

Gutxi gora-behera, nano hori baten bizitza 10.000 milioi urtekoa da, bere hidrogeno eduki guztia agortzen zaion arte, etapa honetan izaten duen erregai nagusia dena. Elementu hori agortzen zaionean izar hori handitu egiten da, jatorrian zuen diametroa asko biderkatuz, eta erraldoi gorri bat izatera pasatzen da. Azkenean, erraldoi gorri horrek bere kanpo geruza guztiak kanporatzen ditu nebulosa planetario bat bihurtzeko. Bere nukleoa, aldiz, kolapsatu egiten da eta nano zuri dentso batean bihurtzen.

Esne Bideko izar guztien %10a, 10.000 milioi izar, alegia, nano horiak dira. Jarraian ikus daitekeen taulan gure planetatik 32 argi urte baino gutxiagoko distantziara dauden G espektro motako nano horiak agertzen dira.

IzarraEspektro motaItxurazko magnitudeaMagnitude absolutuaIgoera zuzena
(J2000)
Deklinazioa (J2000)Distantzia
(Argi urteak)
EguzkiaG2V−26,734,81,6x10-5
Alpha Centauri AG2V−0,014,3414h 39m 36.50s−60° 50' 02.3"4,39
τ CetiG8Vp3,495,6801h 44m 04.08s−15° 56' 14.9"11,9
Eta Cassiopeiae AG3V3,464,5900h 49m 06.29s+57° 48' 54.7"19,4
82 EridaniG5V4,265,3503h 19m 55.65s−43° 04' 11.2"19,8
δ Pavonis*G8V3,554,6220h 08m 42.61s−66° 10' 55.4"19,9
ξ Boötis AG8Ve4,725,5914h 51m 23.38s+19° 06' 01.7"21,9
Alula Australis AG0V4,414,2511h 18m 11s+31° 31' 45"27,2
Alula Australis BG5V4,875,0711h 18m 11s+31° 31' 45"27,2
AsterionG0V4,244,6312h 33m 44.54s+41° 21' 26.9"27,3
61 VirginisG5V4,745,0913h 18m 24.31s−18° 18' 40.3"27,8
Orionis AG0V4,394,7005h 54m 22,98s+20° 16' 34,2"28,3
41 Arae AG8V5,555,8317h 19m 03,83s−46° 38' 10,4"28,7
MarinaG0V4,234,4213h 11m 52,39s+27° 52' 41,5"29,9
CetiG5V4,845,0303h 19m 21,70s+03° 22' 12,7"29,9
HR 4523 AG3V4,895,0611h 46m 31,07s−40° 30' 01,3"30,1
61 Ursae MajorisG8V5,315,4111h 41m 03,02s+34° 12' 05,9"31,1

* δ Pavonis sekuentzia nagusia uzten ari da izar azpierraldoi bat bihurtzeko.

Other Languages
Afrikaans: Geeldwerg
беларуская: Жоўты карлік
беларуская (тарашкевіца)‎: Жоўты карлік
català: Nana groga
Deutsch: Gelber Zwerg
Esperanto: Flava nano
français: Naine jaune
Հայերեն: Դեղին թզուկ
italiano: Nana gialla
日本語: G型主系列星
Lëtzebuergesch: Gielen Zwerg
македонски: Жолто џуџе
Bahasa Melayu: Kerdil kuning
မြန်မာဘာသာ: ကြယ်ပုဝါ
norsk: Gul dverg
português: Anã amarela
slovenčina: Žltý trpaslík
svenska: GV-stjärna
Türkçe: Sarı cüce
татарча/tatarça: Сары кәрлә
українська: Жовтий карлик
文言: 黃矮星