Nafarroa Garaia

Nafarroako Foru Komunitatea
Comunidad Foral de Navarra
Espainiako autonomia erkidegoa
Bandera Armarria
Hiriburua
eta hiri handiena
Iruñea
Hizkuntza ofiziala(k) gaztelania, euskara1
Herritarra nafar, Hegoaldeko nafar [1]
Gobernua
 -  Lehendakaria Uxue Barkos ( GBai)
 -  Estatutua 1982ko abuztuaren 16
 -  Parlamentua Nafarroako Parlamentua
Legebiltzarra Espainiako Gorteak
 -  Senatua
5 / 260
 -  Kongresua
5 / 350
Azalera
 -  Guztira 10,391 km2
Biztanleria
 -  2012 zenbatespena 644.566 bizt.
 -  Dentsitatea 61,72 bizt./km2
Webgunea
www.nafarroa.eus
1 Erdi eta iparraldeko eskualdeetan bakarrik da koofiziala euskara, Hizkuntza-eremuen Legearen arabera «eremu euskalduna» eta «eremu mistoa» deiturikoetan.

Nafarroa Garaia1982az geroztik, administratiboki Nafarroako Foru Erkidegoa [2] edo Nafarroako Foru Komunitatea [3]Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik handiena da (10.391 km², Euskal Herriaren % 49,6), Euskal Herriko erdialdean eta hegoaldean dagoena, eta Espainiako autonomia erkidegoetako bat. 644.566 biztanle ditu, eta Iruñea du hiriburu (197.604 biztanle).

Nafarroa Garaia Iberiar penintsularen iparraldean dago. Mugakide hauek ditu: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ipar-ekialdean, Aragoi ekialdean eta hego-ekialdean, Errioxa hego-mendebaldean, Araba mendebaldean, eta Gipuzkoa ipar-mendebaldean.

Geografia

Nafarroako Foru Erkidegoa Pirinio mendien, Euskal Herriko arkuaren eta Ebro ibaiaren arroaren artean dago. Elkarren oso bestelakoak diren mendi horiez gainera, Nafarroa Garaian elkartzen dira Kantauri aldeko eta Mediterraneo aldeko isuriak eta klima ozeanikoa, subalpeetakoa eta mediterraneoa, bakoitzak bere landaredi berezia duela. Horren guztiaren ondorioz, kontrasteak dira Nafarroa Garaiaren ezaugarri nabarmenenetako bat, eta arrazoi beragatik, heterogeneitatea dute eskualdeek ezaugarri, nahiz batetik besterako trantsizioa oso mailakatua den.

Geografia ezaugarri horien trantsizio mailakatu horrek ez ditu zehatz bereizten uzten Nafarroa Garaiko eskualdeen arteko mugak. Eskualde banaketa, beraz, era askotara egin daiteke, nahiz banaketa horiek batzuetan bat etorri ez. Nolanahi ere, kontuan izan behar da banaketa hori aztertu beharreko gaiaren araberakoa izaten dela, eta hartara denak izan litezkeela baliagarri.

Alderdi fisiko-geografikoei begiratuta, Nafarroa Garaia hiru eremu geografikotan banatua dago oro har: Mendialdea, Erdialdea eta Erribera. Hiru eskualde horien tamaina eta eskualde bakoitzaren berezitasunak ikusita, azpibanaketa bat egitea komeni da. Hala, Mendialdean Nafarroa Garaiaren iparralde hezea, Pirinioetako haranak eta Pirinio aurreko haranak edo arroak bereizten dira. Nafarroa Garaiko Erdialdeak bi zati ditu, Ekialdeko Erdialdea eta Mendebaldeko Erdialdea edo Lizarraldea. Eta Erriberak, berriz, beste bi zati dauzka: Ekialdeko Erribera edo Tuterakoa, eta Mendebaldeko Erribera edo Lizarrakoa.

Other Languages
aragonés: Navarra
العربية: منطقة نافارا
مصرى: نافارا
asturianu: Navarra
azərbaycanca: Navarra
تۆرکجه: نابارا
беларуская (тарашкевіца)‎: Навара (аўтаномная супольнасьць)
български: Навара
brezhoneg: Navarra
bosanski: Navara
català: Navarra
čeština: Navarra
Cymraeg: Navarra
dansk: Navarra
Deutsch: Navarra
Ελληνικά: Ναβάρρα
English: Navarre
Esperanto: Navaro
español: Navarra
eesti: Navarra
estremeñu: Navarra
فارسی: نابارا
suomi: Navarra
Frysk: Navarra
Gaeilge: Navarra
Gàidhlig: Nafarroa
galego: Navarra
עברית: נווארה
हिन्दी: नावारा
hrvatski: Navara
Kreyòl ayisyen: Navarre
magyar: Navarra
interlingua: Navarra
Bahasa Indonesia: Navarra
Ido: Navara
íslenska: Navarra
italiano: Navarra
日本語: ナバラ州
Taqbaylit: Navarra
한국어: 나바라 지방
kernowek: Navarra
Latina: Navarra
Ladino: Navarra
Lëtzebuergesch: Navarra
Limburgs: Navarra (regio)
lietuvių: Navara
latviešu: Navarra
македонски: Навара
मराठी: नाबारा
Bahasa Melayu: Navarra
Nederlands: Navarra (regio)
norsk nynorsk: Navarra
norsk: Navarra
Novial: Navarra
Kapampangan: Navarre
Piemontèis: Navara
پنجابی: ناوارا
português: Navarra
Runa Simi: Nawarra
română: Navarra
tarandíne: Navarra
sardu: Navarra
sicilianu: Navarra
Scots: Navarre
davvisámegiella: Navarra eanangoddi
srpskohrvatski / српскохрватски: Navarra
Simple English: Navarre
slovenčina: Navarra
shqip: Navara
српски / srpski: Навара
svenska: Navarra
Tagalog: Nafarroa
українська: Наварра
اردو: ناوار
oʻzbekcha/ўзбекча: Navarra (Ispaniya)
vèneto: Navara
Tiếng Việt: Navarra
Winaray: Navarra
中文: 納瓦拉
Bân-lâm-gú: Navarra
粵語: 納華拉