Nabopolasar

Nabopolasar [1] (? - K. a. 605eko abuztuaren 15a) K. a. 626-K. a. 605 bitartean Babiloniar Inperioa gobernatu zuen kaldear erregea izan zen. Asurbanipalek Babilonian ezarritako Kandalanu erregea hil zenean hartu zuen erregetza. Babiloniari lehengo handitasuna eman nahirik, Ziaxare mediar erregearekin elkartu zen, eta Assur setiatu zuen.

Nahiz eta egiptoarrak asiriarrei laguntzera joan, Assur setiatzaileen eskuetan erori zen k. a. 614an, eta Ninive ere bai k. a. 612an. Hartu zituzten lurraldeak bi erregeen artean banatu zituzten gero. 605ean Nabukodonosor II.a Nabopolasarren semeak Nekao II.a Egiptoko faraoiari garaitu zitzaion Eufrates ibaiertzean eta Siria uztera behartu zuen. Babilonian eta bereganatu zituen beste lurraldeetan kaldear dinastia jarria geratu zen. Nabukodonosor II.a utzi zuen lurralde horietako errege (604).

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
Other Languages
العربية: نبوبولاسر
català: Nabopolassar
čeština: Nabopolasar
Deutsch: Nabopolassar
Ελληνικά: Ναβοπολάσσαρ
English: Nabopolassar
Esperanto: Nabopolasaro
español: Nabopolasar
فارسی: نبوپلسر
français: Nabopolassar
galego: Nabopolasar
客家語/Hak-kâ-ngî: Nabopolassar
עברית: נבופלאסר
hrvatski: Nabopolasar
Bahasa Indonesia: Nabopolassar
italiano: Nabopolassar
lietuvių: Nabopalasaras
Nederlands: Nabopolassar
occitan: Nabopolassar
polski: Nabopolassar
português: Nabopolasar
română: Nabopolassar
русский: Набопаласар
srpskohrvatski / српскохрватски: Nabopolasar
slovenščina: Nabopolasar
српски / srpski: Набопаласар
svenska: Nabopolassar
Tagalog: Nabopolassar
українська: Набопаласар
Bân-lâm-gú: Nabopolassar