Musikagile

Musikagilea, konpositorea edo musika-ontzailea musika konposatzen duen pertsona bat da, hau da, musika sortzen duena. Musika hori kanta bat baldin bada, kantagilea edo abestigilea ere esaten zaio (kantagile guztiak dira musikagile, baina musikagile guztiak ez dira kantagile).

Musikagilearen eta beste musikari moten arteko ezberdintasunak aldatu egiten dira garai batetik bestera eta toki batetik bestera, eta horrek eragin egiten die egile eskubideei eta musika pieza zehatz baten bakarkako interpretazioei. Adibidez, musika klasikoan, hasiera baten behintzat, konposatzeak ez zuen jotzeak bezainbesteko garrantzirik. Bakarkako konposaketak mantentzea ez zitzaien askorik axola, eta, musikariek, orohar, ez zuten arazorik izaten euren konposaketak aldatzeko, jotzeko orduan. Denbora igaro ahala, baina, musikagilearen idatzizko notazioak oso jarraibide zorrotzak eman ditu; eta jotzaileek, hala ez egiteko arrazoi onen bat tartean ez badute, nahitaez jarraitu behar diete jarraibide horiei. Beste alde batetik, irizpide hori oso garbizaletzat jo daiteke. Dena dela, musikagilearen papera geroz eta garrantzitsuagoa egiten hasi zen, jotzailetzat zuen ospeari loturik oro har: klasizismo garaian, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen joan zen. Erromantizismoarekin, musikagilea pertsonaia ia mitiko —ia guru bat— bihurtu zen. Adibiderik nabarmenena, Ludwig van Beethoven da.

Konpositore, zentzu hertsian, Mendebaldeko tradizioko musika klasikoa ondu duenari deritzo, baita zinemako musikaren, bideojokoetako musikaren eta konposaketa aldetik seriotzat jo daitekeen beste musika baten sortzaileari ere. Musika herrikoian, musikagilea, berak sortutako kantuen interprete ere bada, eta, kasu horretan, egile abeslari esaten zaio, edo, beste batzuetan, musikari soilik.

  • aipamenak

Aipamenak

  • «Musikagile batentzako lehen betebeharra, hilda egotea da.» ( Arthur Honegger, Je suis compositeur, 1951)
  • «Ahanzturaren bila dabilen musikagile bat naiz; beti sentitzen naiz konposatzen dudala onartzeaz apur bat lotsaturik.» (Alexander Borodin, Lydia Karmalinarentzako gutuna)
  • «Egungo musikagileak, egian oinarrituta egiten ditu bere lanak.» (Claudio Monteverdi, Madrigalen bosgarren liburua, 1605, «Hitzaurrea»)
  • «Baliteke lehen mailako musikagilea ez izatea, baina, bigarren mailakoen artean, lehen mailakoa naiz!» (Richard Strauss, Del Mar, Richard Straussen aipatua 1962)
  • «Egunen batean, erlaxatu ahal izango naiz pixka bat, eta musikagile on bat izaten saiatuko naiz.» (Benjamin Britten, Imogen Holstentzako gutuna 1968)
  • «Gozamena ez dago gauzetan, geugan baizik.» (Richard Wagner)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Musikagile Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
адыгабзэ: Орэдус
Afrikaans: Komponis
Alemannisch: Komponist
aragonés: Compositor
العربية: ملحن
asturianu: Compositor
azərbaycanca: Bəstəkar
Boarisch: Komponist
беларуская: Кампазітар
беларуская (тарашкевіца)‎: Кампазытар
български: Композитор
বাংলা: সুরকার
bosanski: Kompozitor
català: Compositor
Cebuano: Kompositor
Чӑвашла: Композитор
Cymraeg: Cyfansoddwr
dansk: Komponist
Deutsch: Komponist
Ελληνικά: Συνθέτης
English: Composer
Esperanto: Komponisto
español: Compositor
eesti: Helilooja
فارسی: آهنگساز
français: Compositeur
furlan: Compositôr
Frysk: Komponist
עברית: מלחין
hrvatski: Skladatelj
magyar: Zeneszerző
interlingua: Compositor
Bahasa Indonesia: Komponis
íslenska: Tónskáld
italiano: Compositore
日本語: 作曲家
la .lojban.: zgifi'i
Basa Jawa: Komponis
ქართული: კომპოზიტორი
қазақша: Сазгер
한국어: 작곡가
kernowek: Composydh
Кыргызча: Композитор
Lëtzebuergesch: Komponist
lietuvių: Kompozitorius
latviešu: Komponists
олык марий: Семлызе
македонски: Композитор
Bahasa Melayu: Penggubah lagu
မြန်မာဘာသာ: တေးရေးဆရာ
Nāhuatl: Cuīcapixqui
Plattdüütsch: Komponist
Nederlands: Componist
norsk nynorsk: Komponist
norsk: Komponist
occitan: Compositor
Livvinkarjala: Säveldäi
polski: Kompozytor
português: Compositor
Runa Simi: Takichaq
română: Compozitor
русский: Композитор
Scots: Componer
srpskohrvatski / српскохрватски: Kompozitor
Simple English: Composer
slovenčina: Hudobný skladateľ
slovenščina: Skladatelj
Soomaaliga: Hal Abuur
shqip: Kompozimi
српски / srpski: Композитор
svenska: Kompositör
тоҷикӣ: Композитор
Tagalog: Kompositor
Türkçe: Besteci
татарча/tatarça: Композитор
українська: Композитор
oʻzbekcha/ўзбекча: Bastakor
Tiếng Việt: Nhà soạn nhạc
Winaray: Kompositor
მარგალური: კომპოზიტორი
ייִדיש: קאמפאזיטאר
中文: 作曲家
Bân-lâm-gú: Chok-khek-ka
粵語: 作曲家