Murad I.a

Murad I.a
Muradhudavendigar.jpg
Otomandar Inperioko sultana

1362 - 1389
Orhan I.a - Bayezid I.a
Bizitza
JaiotzaBursa1326ko ekainaren 29a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaKosovo1389ko ekainaren 28a (62 urte)
Hobiratze lekuaBursa
Heriotza moduagizahilketa
Familia
AitaOrhan I.a
AmaNilüfer Hatun
Ezkontidea(k)Gülçiçek Hatun
Kera Tamara  (1370 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Tughra of Murad I.svg

Murad I.a (Hüdavendiğar, Jainkotiarra, deitua; Amasya, 1326ko ekainaren 29a - Kosovoko gudua, 1389ko ekainaren 15a) Otomandar Inperioko printzea (1359-1383) eta sultana (1383-1389) izan zen.

Orhan I.aren eta Nilüfer Hatun bizantziar kristauaren bigarren semea izan zen. Bizantziar Inperioren ereduan oinarritutako armada iraunkorra antolatu zuen, eta administrazio-sistema burokratikoa ezarri zuen. Beretutako lurraldeetan, kristauak erabili zituen bere inperioa sendotzeko, eta kristauei beren erlijioa eta ohiturak atxikitzen utzi zien, baldin eta zergak ordaintzen bazituzten.

Gerra ugari izan zen Murad I.a aginpidean egon zen garaian. Grezian, Asia Txikian eta Balkanetan, eta serbiar, hungariar eta bosniarren kontra borrokatu zen. Lehenik, Bizantziar Inperioaren aurka egin zuen, eta Trazia okupatu zuen. 1361ean Adrianopolis hartu, eta bere hiriburu izendatu zuen. Handik aurrera, Edirne izena hartu zuen ordura arte Adrianopolis izan zena.

Balkanetara ere abiatu zen, Konstantinopla inguratzeko asmoz, eta Serbiako eta Bulgariako printzerrien aurka borrokatu zen. 1368an, Itsaso Beltzaren kostaldera jo zuen, eta Burgaz hartu zuen. Geroago, 1371n, serbiarrak eta bulgariarrak erabat garaitu zituen, eta Mazedonia ere hartu zuen. Horren ondorioz, Bizantziar Inperioko Murad I.aren basailu bihurtu zen. Sofia eta Nis hiriak ere hartu zituen haren armadak, eta, 1383an, Kairoko kalifak, ordainetan, sultan izendatu zuen.

Serbiarrak berriro altxatu zirenean, Murad hara abiatu zen; Kosovoko guduan serbiarrak garaitu zituen, eta serbiarren erregea hil zuen, baina zaldun serbiar batek, desertorea zelako itxura eginez, haren dendara iritsi eta sastakai pozoitu batekin sastakada bat ematea lortu zuen. Han bertan hil zen sultana.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Murad I.a Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Afrikaans: Murat I
العربية: مراد الأول
авар: Мурад І
azərbaycanca: I Murad
беларуская: Мурад I
беларуская (тарашкевіца)‎: Мурад I
български: Мурад I
brezhoneg: Murat Iañ
bosanski: Murat I
català: Murat I
qırımtatarca: I Murad
čeština: Murad I.
dansk: Murad 1.
Deutsch: Murad I.
Zazaki: Murad I
Ελληνικά: Μουράτ Α΄
English: Murad I
español: Murad I
eesti: Murad I
فارسی: مراد یکم
suomi: Murad I
français: Mourad Ier
Gàidhlig: Murad I
galego: Murad I
hrvatski: Murat I.
Հայերեն: Մուրադ I
Bahasa Indonesia: Murad I
italiano: Murad I
日本語: ムラト1世
ქართული: მურად I
қазақша: I Мұрат
한국어: 무라트 1세
latviešu: Murads I
македонски: Мурат I
Bahasa Melayu: Murad I
Nederlands: Murat I
norsk: Murad I
polski: Murad I
پنجابی: مراد I
português: Murade I
русский: Мурад I
Scots: Murad I
srpskohrvatski / српскохрватски: Murat I
slovenčina: Murad I.
slovenščina: Murat I.
shqip: Murati I
српски / srpski: Мурат I
svenska: Murad I
Türkmençe: Myrat I
Türkçe: I. Murad
татарча/tatarça: Мурад I
українська: Мурад I
اردو: مراد اول
oʻzbekcha/ўзбекча: Murod I (Usmonlilar imperiyasi)
Tiếng Việt: Murad I
Bân-lâm-gú: Murad 1-sè