Mihi-arrain arrunt

Mihi-arrain arrunt
Solea solea 1.jpg
Iraute egoera

Daturik gabe (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopterygii
OrdenaPleuronectiformes
FamiliaSoleidae
GeneroaSolea
EspezieaSolea solea
(Linnaeus, 1758)

Mihi-arrain arrunta (Solea solea) soleidae familiako arraina da, Mediterranear itsasoan eta iparraldeko Ozeano Atlantikoan bizi dena. Lenguadu izenaz ere ezagutzen da eta Bizkaian lenguado ere diote.[1].

Begi txikikoa, gorputzaren eskuinaldean ditu begiak. Ezaugarri hori esker, arean erdi ehortzia ehiza egiten du. Jaiotzean beste arrainek bezala dituzte begiak, baina zentimetro bat lortzean aldatzen dute. Luzera arrunta 70 zentimetrokoa da[2]. Itsas arrain zapal biribil luzarana, gorputza ezkata mehez estalia eta bi begiak alde batean dituena. Gaineko aldea beltz tantaduna izaten du, eta azpikoa berriz zurixka. Azpi haretsu edo harritsuetan ibiltzen da, dagoen tokitik asko mugitu gabe. Hegalak astinduz hondarrarekin altxatzen dituen harrapakin txikiak jaten ditu.[3]

Bere haragi preziatua dela eta, askotan erabili dute sukaldaritzan[4]. Honek ospea handia eman zion munduan zehar. Badaude beste arrain batzuk mihi-arrain izena dutenak; famatuena zapore eskasago duen Ozeano Bareko Microstomus pacificus da[5].

Banaketa

Other Languages
العربية: سمكة موسى
azərbaycanca: Dəniz dili
brezhoneg: Garlizenn
català: Llenguado
Cebuano: Solea solea
čeština: Jazyk obecný
dansk: Søtunge
Deutsch: Seezunge
English: Common sole
Esperanto: Soleo
español: Solea solea
suomi: Meriantura
français: Sole commune
Nordfriisk: Tong (fask)
Gaeilge: Sól coiteann
galego: Linguado
magyar: Solea solea
Ido: Soleo
íslenska: Sólflúra
italiano: Solea solea
മലയാളം: നങ്ക്
Nederlands: Tong (vis)
српски / srpski: Лист (риба)
svenska: Sjötunga
Tagalog: Solea solea
українська: Солія звичайна
Winaray: Solea solea
中文: