Mexiko

Mexikoko Estatu Batuak[1]
Estados Unidos de México
BanderaArmarria
Ereserkia: Mexikoko ereserki nazionala
Hiriburua
eta hiri handiena
Mexiko Hiria
Hizkuntza ofiziala(k)gaztelania1
Herritarramexikar[1]
GobernuaErrepublika federala
 - PresidenteaEnrique Peña Nieto
Independentzia Espainiatik
 - Adierazia1810eko irailak 16 
 - Aitortua1836ko abenduak 28 
Geografia
 - Guztira1,964,375 km2 (13.)
 - Ura (%)2,5
Biztanleria
 - 2015 zenbatespena119.530.753[2] (11.)
 - Dentsitatea61 bizt./km2 (142.)
DiruaPeso mexikar (MXN)
Ordu-eremuaUTC (UTC-8 > -6)
Aurrezenbakia52
Internet domeinuamx
1ez dago gaztelaniaren ofizialtasuna aldarrikatzen duen legerik, baina dokumentu ofizial guztietan hizkuntza hori soilik erabiltzen da. Beste 60 hizkuntza daude, biztanleen %8k mintzatuak.

Mexiko[1] (nahuatlez: MexihcoIPA:/meːˈʃiʔko/; gaztelaniaz: México, ˈme.xi.ko ahoskatua), izen ofiziala Mexikoko Estatu Batuak (gaztelaniaz: Estados Unidos Mexicanos), Ipar Amerikako hegoaldeko estatua da, Ozeano Barearen eta Ozeano Atlantikoko Mexikoko Golkoaren artean dagoena. Iparraldean Ameriketako Estatu Batuak ditu, eta hegoaldean Guatemala eta Belize. 1.964.375 kilometro koadroko eremua du, eta 2015ean 119,5 milioi biztanle zituen[2]. Beraz, estatu hispanofono populatuena da. Hiriburua Mexiko Hiria da, munduko bigarren hiririk populatuena.

Geografia

Mexikoko mapa topografikoa
Sakontzeko, irakurri: «Mexikoko geografia»

Mexiko Ipar Amerikako hegoaldean dago. Geologiaz, Yucatán penintsula (estatuaren %12) Erdialdeko Amerikan dago, bien arteko banaketa Tehuantepec istmoa baita. Hala ere, geopolitikaz, Mexiko ez da Erdialdeko Amerikako herrialdetzat jotzen, Belize eta Guatemala ez bezala.

Mugak

Mexiko 1.964.375 kilometro koadro luze-zabal da, 6.000 kilometroko koadro inguruko uharteak barne. Uharteok Ozeano Barean (Guadalupe eta Revillagigedo), Mexikoko golkoan eta Karibe itsasoan daude. Iparraldean 3.141 kilometro muga du Estatu Batuekin, eta hego-ekialdean 871 kilometro Guatemalarekin eta 251 kilometro Belizerekin. Ekialdean, Mexikoko golkoa eta Karibe itsasoa ditu, eta hegoalde eta mendebaldean Ozeano Barea.

Erliebea

Citlaltépetl elurtua, Mexikoko mendirik garaiena

Mexikoko lurraldea menditsua da, baina alde handiak ditu toki batetik bestera. Bi mendilerrok zeharkatzen dute herrialdea ipar-hego, Ekialdeko Sierra Madre eta Mendebaldeko Sierra Madre, Estatu Batuetako Mendi Harritsuen jarraipena. Bi mendilerro horien artean goi-ordoki zabal bat dago, Mexikoko goi-lautada, lurraldearen hiru laurden hartzen dituena. Goi-ordoki horretara iristen diren ibai batzuen ura ez da itsasora iristen, hango sakonuneetan geratzen baita. 900-1.200 metroko garaiera du iparraldean, eta 2.000-2.700 metrokoa hegoaldean.

Beste mendikate batek, Zeharkako Sumendi-ardatzak, alderik alde zeharkatzen du Mexikoko hegoaldea, eta goi-ordokia mugatzen du hegoaldetik. Jatorri bolkanikoko mendikate horretan daude Mexikoko mendi garaienak: Pico de Orizaba (5.636 m)[3], Popocatépetl (5.462 m), Iztaccihuatl (5.286 m) eta Nevado de Toluca (4.577 m). Inguru horietan lurrikarak izateko eta sumendiak pizteko arrisku handia dago. Hori guztia dela-eta, Mexikoko erdi eta iparraldeko lur gehienak garaiera handian daude.

Atitlán aintzira, Sierra Madre de Chiapas

Ekialdeko itsasbazterra zabala eta zuzena da, zelaia eta hareatsua; mendebaldekoa, berriz, estutuz doa iparraldetik hegoaldera, zelaia da eta, tarteka, zimurragoa. Bi penintsula daude Mexikon, Kalifornia Behereko penintsula ipar-mendebaldean eta Yucatán penintsula hego-ekialdean. Kalifornia Behereko penintsula luze meharra da, eta bere luzera osoan mendiek alderik alde zeharkatzen dute (Cerro de La Encantada, 3.069 metro); mendebaldeko itsasbazterreko erdialdean zabalgune bat du, ia osorik El Vizcaíno basamortuak hartzen duena. Penintsularen eta kontinentearen artean Kaliforniako golkoa edo Cortésen itsasoa dago. Yucatan penintsula ia itsasoaren mailan dagoen kare-harrizko ordoki zabal bat da, Mexikoko golkoa eta Karibe itsasoa bereizten dituena.

Tehuantepec istmoa muino txikiez osatua dago, eta adituen ustez, Ipar Amerikaren eta Erdialdeko Amerikaren arteko muga naturala da. Istmotik ekialdera Sierra Madre de Chiapas mendilerroa eta Guatemalan barrena sartzen diren Soconuscoko mendiak ( Tacaná sumendia, 4.093 metro) daude. Hegoaldeko itsasaldearen norabide berean Hegoaldeko Sierra Madre eta Sierra Madre de Oaxaca daude, Zeharkako Sumendi-ardatzetik Balsas ibaiak bereizten dituena. Ozeano Barean, itsasaldetik 725 bat kilometro mendebaldera, sumendi jatorriko Revillagigedo uhartedia dago.

Hidrografia

  • Ura Mexikoko golkora isurtzen duten ibaien artean hauek dira nagusiak: Rio Bravo edo Grande del Norte (3.034 kilometro), 1.455 kilometrotan Estatu Batuen eta Mexikoren arteko muga dena eta Conchos eta Salado ibaien ura jasotzen duena, Pánuco (510 kilometro), Papaloapan (900 kilometro), eta Guatemalan jaiotzen diren Grijalva (480 kilometro) eta Usumacinta (1.000 kilometro).
  • Ozeano Barean, ura Kaliforniako golkora isurtzen dute Colorado, Sonora, Yaqui eta Fuerte ibaiek; Lerma ibaiak Chapala aintzirara lehenik, eta Rio Grande de Santiagoren bidez gero, ozeanora isurtzen du; Balsas ibaiak (771 kilometro) Zeharkako Sumendi-ardatzeko hegoaldeko urak bideratzen ditu.
  • Nazas (600 kilometro) eta Aguanaval (1.080 kilometro) ibaiak goi-ordokian, Bolsón de Mapimí arro endorreikoan, barneratzen dira.

Klima

Mexikoko klimak Köppen sailkapenaren arabera

Klimari dagokionez alde handiak daude lurraldean toki batetik bestera, Mexikoko klima eragile askoren mendean baitago. Kantzer tropikoak bitan banatzen du lurraldea ia erdi-erditik eta, beraz, klima epela dagokio iparraldeari eta tropikala hegoaldeari. Oro har, iparraldean eta erdialdean alde handiak izaten dira urte sasoi batetik bestera; hegoalde tropikalean, berriz, ez dago ia aldaketarik; ipar-mendebaldea idorra da, oso negu hotzak eta oso uda beroak ditu; Mexikoko goi-lautadan, bai neguak, bai udak, samurrak izaten dira. Bestalde, garaiera alde handiak daude herrialdean, eta klima ere aldatuz doa garaieraren arabera; mendi garaien arteko bailaratan mikroklimak sortzen dira.

Ozeano Barearen eta Ozeano Atlantikoaren eragina ere handia da zenbait tokitan. Ozeano Bareko eta Mexikoko golkoko uren beroak haize hezea eta, ondorioz, euria dakar udan zehar; lurralde beroetan euri sasoiak luze iraun dezake baina toki gehienetan ekainetik urria arte izaten da euria; hala ere alde handiak daude toki batetik bestera: Chiapasko goi-ordokietan euria 5.000 milimetrotik gora izan daiteke urtean, ekialdeko itsasaldean 2.500 milimetro, eta 200 milimetro baino gutxiago Bolsón de Mapimí sakonunean, Sonorako basamortuan eta Kalifornia Beherean; gehienetan euri erauntsiak izaten dira, laburrak eta indar handikoak, kazkabarrarekin batera askotan.

Zortzi klima mota bereizten dira Mexikon, klima tropikal euritsuaren eta mendi gailurretako klima polarraren artean baina, laburbildurik, klima ezaugarri nagusi arabera, era honetara sailka daiteke herrialdea:

  • lurralde beroa, 1.000 metroko garaieratik behera; urteko batez besteko tenperatura 25 °C-tik gora,
  • lurralde epela, 1.000-2.000 metro bitartean; urteko batez besteko tenperatura 18 °C eta 24 °C artean,
  • lurralde hotza, 2.000-3.500 m bitartean; urteko batez besteko tenperatura 11 °C eta 17 °C artean
  • lurralde izoztua, mendi gailurretan; urteko batez besteko tenperatura 10 °C-tik behera

Landaredia

Landaredia klima motaren eta garaieraren araberakoa da eta, oro har, urriagoa da iparraldera ahala. Iparraldeko, ipar-mendebaldeko eta erdialdeko lurralde idorretan kaktusa, henekena eta mandioka hazten dira batez ere. Hegoaldean eta ekialdean, Yucatán penintsulan eta mendebaldeko itsasaldean oihan tropikala eta sabana tartekatzen dira. Hego-erdialdeko eta Sierra Madre mendietan pinu, izei, zedro, arte eta haritz zuhaiztiak daude. Mexikoko hegoaldeko itsasaldean mangladiak daude.

Other Languages
Acèh: Meksiko
адыгабзэ: Мексикэ
Afrikaans: Meksiko
Alemannisch: Mexiko
አማርኛ: ሜክሲኮ
aragonés: Mexico
Ænglisc: Mexico
العربية: المكسيك
ܐܪܡܝܐ: ܡܟܣܝܩܘ
asturianu: Méxicu
Aymar aru: Mïxiku
azərbaycanca: Meksika
تۆرکجه: مکزیک
башҡортса: Мексика
Boarisch: Mexiko
žemaitėška: Meksėka
Bikol Central: Mehiko
беларуская: Мексіка
беларуская (тарашкевіца)‎: Мэксыка
български: Мексико
भोजपुरी: मैक्सिको
Bislama: Mexico
bamanankan: Mɛkisiki
বাংলা: মেক্সিকো
བོད་ཡིག: མེག་སི་ཀོ།
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: মেক্সিকো
brezhoneg: Mec'hiko
bosanski: Meksiko
буряад: Мексикэ
català: Mèxic
Chavacano de Zamboanga: México
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Mĕ̤k-să̤-gŏ̤
нохчийн: Мексика
Cebuano: Mehiko
ᏣᎳᎩ: ᎠᏂᏍᏆᏂ
Tsetsêhestâhese: Mé'šeeséve'ho'évenó
کوردی: مەکسیک
corsu: Messicu
qırımtatarca: Meksika
čeština: Mexiko
kaszëbsczi: Meksyk
Чӑвашла: Мексика
Cymraeg: Mecsico
dansk: Mexico
Deutsch: Mexiko
Zazaki: Meksika
dolnoserbski: Mexiko
डोटेली: मेक्सिको
ދިވެހިބަސް: މެކްސިކޯ
eʋegbe: Mexico
Ελληνικά: Μεξικό
emiliàn e rumagnòl: Mèsic
English: Mexico
Esperanto: Meksiko
español: México
eesti: Mehhiko
estremeñu: Méjicu
فارسی: مکزیک
suomi: Meksiko
Võro: Mehhigo
føroyskt: Meksiko
français: Mexique
arpetan: Mexique
Nordfriisk: Meksiko
furlan: Messic
Frysk: Meksiko
Gaeilge: Meicsiceo
Gagauz: Meksika
贛語: 墨西哥
Gàidhlig: Meagsago
galego: México
Avañe'ẽ: Méhiko
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: मेक्सिको
𐌲𐌿𐍄𐌹𐍃𐌺: 𐌼𐌰𐌹𐌷𐌹𐌺𐍉
ગુજરાતી: મેક્સિકો
Gaelg: Meksico
客家語/Hak-kâ-ngî: Me̍t-sî-kô
Hawaiʻi: Mekiko
עברית: מקסיקו
हिन्दी: मेक्सिको
Fiji Hindi: Mexico
hrvatski: Meksiko
hornjoserbsce: Mexiko
Kreyòl ayisyen: Meksik
magyar: Mexikó
Հայերեն: Մեքսիկա
interlingua: Mexico
Bahasa Indonesia: Meksiko
Interlingue: Mexico
Iñupiak: Mexiqo
Ilokano: Mehiko
Ido: Mexikia
íslenska: Mexíkó
italiano: Messico
ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ/inuktitut: ᒦᒃᓰᖂ
日本語: メキシコ
Patois: Mexiko
la .lojban.: mexygu'e
Basa Jawa: Mèksiko
ქართული: მექსიკა
Qaraqalpaqsha: Meksika
Taqbaylit: Miksik
Адыгэбзэ: Мексикэ
қазақша: Мексика
kalaallisut: Mexico
ភាសាខ្មែរ: ម៉ិកស៊ិក
ಕನ್ನಡ: ಮೆಕ್ಸಿಕೋ
한국어: 멕시코
къарачай-малкъар: Мексика
kurdî: Meksîk
коми: Мексика
kernowek: Meksiko
Кыргызча: Мексика
Latina: Mexicum
Ladino: Meksiko
Lëtzebuergesch: Mexiko
лезги: Мексика
Limburgs: Mexico
Ligure: Méscico
lumbaart: Messich
lingála: Mexiko
لۊری شومالی: مکزیک
lietuvių: Meksika
latgaļu: Meksika
latviešu: Meksika
мокшень: Мексик
Malagasy: Meksika
олык марий: Мексика
Māori: Mehiko
Baso Minangkabau: Meksiko
македонски: Мексико
മലയാളം: മെക്സിക്കോ
монгол: Мексик
मराठी: मेक्सिको
кырык мары: Мексика
Bahasa Melayu: Mexico
Malti: Messiku
Mirandés: México
မြန်မာဘာသာ: မက္ကဆီကိုနိုင်ငံ
эрзянь: Мексика
مازِرونی: مکزیک
Dorerin Naoero: Meketiko
Nāhuatl: Mexihco
Napulitano: Messeco
Plattdüütsch: Mexiko
Nedersaksies: Mexico (laand)
नेपाली: मेक्सिको
नेपाल भाषा: मेक्सिको
Nederlands: Mexico (land)
norsk nynorsk: Mexico
norsk: Mexico
Novial: Mexiko
Nouormand: Mexique
Sesotho sa Leboa: Mexico
Diné bizaad: Naakaii Bikéyah
Chi-Chewa: Mexico
occitan: Mexic
Livvinkarjala: Meksikku
Oromoo: Meeksikoo
ଓଡ଼ିଆ: ମେକ୍ସିକୋ
Ирон: Мексикæ
ਪੰਜਾਬੀ: ਮੈਕਸੀਕੋ
Pangasinan: Mexico
Kapampangan: Mexico
Papiamentu: Mexico
Picard: Messike
Deitsch: Mexiko
Pälzisch: Mexiko
Norfuk / Pitkern: Meksikoe
polski: Meksyk
Piemontèis: Méssich
پنجابی: میکسیکو
português: México
Runa Simi: Miihiku
rumantsch: Mexico
Romani: Mexiko
română: Mexic
tarandíne: Messeche
русский: Мексика
русиньскый: Мексіко
Kinyarwanda: Megizike
संस्कृतम्: मेक्सिको
саха тыла: Мексика
sardu: Messicu
sicilianu: Mèssicu
Scots: Mexico
سنڌي: ميڪسيڪو
davvisámegiella: Meksiko
srpskohrvatski / српскохрватски: Meksiko
Simple English: Mexico
slovenčina: Mexiko
slovenščina: Mehika
Gagana Samoa: Mekisikō
chiShona: Mexico
Soomaaliga: Meksiko
shqip: Meksika
српски / srpski: Мексико
Sranantongo: Meksikokondre
SiSwati: IMekisikho
Seeltersk: Mexiko
Basa Sunda: Méksiko
svenska: Mexiko
Kiswahili: Mexiko
ślůnski: Meksyk
తెలుగు: మెక్సికో
tetun: Méxiku
тоҷикӣ: Мексика
Türkmençe: Meksika
Tagalog: Mehiko
Tok Pisin: Meksiko
Türkçe: Meksika
татарча/tatarça: Мексика
Twi: Mexico
тыва дыл: Мексика
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: مېكسىكا
українська: Мексика
اردو: میکسیکو
oʻzbekcha/ўзбекча: Meksika
vèneto: Mèsico
vepsän kel’: Meksik
Tiếng Việt: México
West-Vlams: Mexico
Volapük: Mäxikän
walon: Mecsike
Winaray: Mehiko
Wolof: Meksik
吴语: 墨西哥
isiXhosa: Mexico
მარგალური: მექსიკა
ייִדיש: מעקסיקע
Yorùbá: Mẹ́ksíkò
Vahcuengh: Maegsaego
Zeêuws: Mexico
中文: 墨西哥
文言: 墨西哥
Bân-lâm-gú: Be̍k-se-ko
粵語: 墨西哥
isiZulu: IMekisiko