Metropolis (1926ko filma)

Metropolis (1926ko filma)
Maria from the film Metropolis, on display at the Robot Hall of Fame.jpg
Filma
Jatorrizko izenaMetropolis
Urtea1926
Generoazientzia-fikzio filma
fantasiazko filma
film dramatikoa
Zinema mutua
dystopian filma
HerrialdeaAlemania
Weimar Errepublika
Jatorrizko hizkuntzabaliorik ez
Iraupena153 minutu
Koloreatxuri-beltzezko filma
Grabazio lekua(k)Berlin
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fritz Lang
Gidoigilea(k)Fritz Lang
Thea von Harbou

Antzezlea(k)
Alfred Abel
Rudolf Klein-Rogge
Gustav Fröhlich
Brigitte Helm
Fritz Rasp
Theodor Loos
Heinrich George
Heinrich Gotho
Margarete Lanner
Grete Berger
Rolf von Goth
Fritz Alberti
Ilse Stanley
Erwin Biswanger
Curt Siodmak
Helene Weigel
Georg John
















Ekoizpena
EkoizleaErich Pommer
Konpainia ekoizleaUniversum Film AG
EdizioaFritz Lang
Ekoizpen-diseinatzaileaOtto Hunte
Bestelako lanak
MusikagileaGottfried Huppertz
Argazki-zuzendariaKarl Freund
Günther Rittau
Walter Ruttmann
Sariak
Kanpo loturak

Metropolis zientzia-fikzioko film mutua da, 1926an Fritz Langek zuzendua, Alemaniako UFA etxeak ekoitzia eta Babelsberg estudioetan grabatua. Kontakizuna etorkizuneko jendarte distopiko batean kokatzen da, hiritzar batean. Gizartearen antolamenduari buruzko gogoeta egiten da, langile klasearen eta ugazaben arteko krisis sozial bat agertuz. Gidoia Fritz Langek eta Thea von Harbou bere emazteak idatzi zuten, von Harbouren 1926ko nobela batean oinarrituta. Filma Alemaniako arte espresionistaren ikurretako bat da zinematografiaren alorrean. Inoiz egindako film muturik garestiena izan zen, 5 milioi alemaniar markoko aurrekontuarekin.

Filma Alemanian estreinatu eta gero hasierako muntaiari eszena asko kendu zitzaizkion, eta denborarekin beste eszena asko hondatu edo galdu egin ziren. Han-hemen barreiatutako kopiak elkartu eta filma berriz osatu eta zaharberritzeko lan handia egin ondoren, 2001ean estreinatu zen Berlingo Film Jaialdian Metropolisen bertsio zaharberritua, eta kopia bat UNESCOk Munduaren Oroimenaren Erregistroan gorde zuen. 2008an beste kopia bat aurkitu zuten Argentinan, ordura arte ezagutzen zen osoena baino 30 minutu luzeagoa, eta 2010ean Berlinen eta Frankfurten estreinatu zuten, zaharberritze prozesu luzearen ondoren.

Other Languages
català: Metropolis
čeština: Metropolis
Ελληνικά: Μετρόπολις
Esperanto: Metropolis
galego: Metropolis
македонски: Метрополис (филм)
Bahasa Melayu: Metropolis (filem)
Nederlands: Metropolis (film)
русский: Метрополис
srpskohrvatski / српскохрватски: Metropolis (film, 1927)
Simple English: Metropolis (movie)
slovenščina: Metropolis (film)
српски / srpski: Метрополис (филм)
українська: Метрополіс (фільм)
Bân-lâm-gú: Metropolis