Metro

Artikulu hau luzera unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Metro (argipena)».

Metroa (ikurra: m) distantziak (edo "luzerak", zientzia fisikoen hizkeran) neurtzeko Nazioarteko Unitate Sistemako oinarrizko unitatea da. Metroaren oraingo definizioa hurrengoa da: argiak segundo baten 299.792.458renean (1/299.792.458) hutsean ibilitako bidearen luzera da.

Definizio horrek ez du unitatearen tamaina aldatzen (ikus Historia beherago), baina luzera eta denbora doitasun handiz bikoiztea ahalmentzen duten neurtzeko tekniketan izandako aurrerapen berriak kontuan hartzeko sartu zen (1013rainoko doitasuna denboraren kasuan).

Metro batek, gutxi gorabehera, 39,37 hazbete ditu (3,28 oinbete).

Historia

Metroaren eredua, 36 rue de Vaugirard, Paris

Mendeak joan, mendeak etorri, metroa definitzeko moduak aldatuz joan dira:

  • 1793: Ipar polotik Ekuatorerainoko distantziaren 1/10.000.000a.
  • 1795: Letoiz egindako behin-behineko metro txantiloiaren luzera.
  • 1799: Platinoz egindako behin betiko metro prototipoaren txantiloien luzera.
  • 1889: Platinoz eta iridioz egindako nazioarteko metro prototipoaren X formako "cross-section"arekin egindako txantiloiaren luzera,.
  • 1960: Kriptonaren espektroan oinarritutako definizioa: 1.650.763,73 kripton-86 atomoaren 2p10 eta 5d5 mailen arteko iragaiteari dagokion erradiazioaren uhin luzera hutsean.
  • 1983: Argiaren lastertasunean oinarritutako definizioa: segundo baten 1/299.792.458an argiak hutsean ibilitako distantzia.

Izena bera grezierazko metron (μετρον) hitzetik dator, "neurri bat", frantsesezko mètre hitzaren bitartez.

XVIII. mendean, luzera unitate estandarra definitzeko hurbiltze bi zeuden zabalduta. Bataren arabera metroa segundo bateko periodo erdia zuen pendulu baten luzera izan behar zuen. Bestearen arabera, metroa Lurreko meridiano laurdenaren luzeraren hamar miloirena izan behar zen. 1791ean, Frantziako Zientzien Akademiak meridianoan oinarritutako definizioa aukeratu zuen, Parisko meridianoa erabiliz, eta ez penduluaren periodoan oinarritutakoa, lur azalean, tokiaren arabera, grabitatearen indarra guztiz berdina ez delako eta, horren ondorioz, ezta penduluaren periodoa ere.

Platino-iridioz egindako Metroaren Nazioarteko Prototipoa deitutako txantiloi estandarra. hau izan zen estandarra 1960arte, orduan SI sistema berriak kriptonaren espektroko neurketa erabili zuen oinarri. 1983an oraingo metro definizioa eratu zen, argiaren abiadura hutsean oinarri hartuz. ( NIST)

1793ko abuztuan, Frantziako Gobernu Errepublikarrak luzera unitate estandarra Parisetik igarotzen zen meridiano laurdenaren hamarmiloirena (a) izango zela eta bere izena mètre izango zela ebatzi zuen. Bost urte geroago aukeratutako arkuaren ikerketa amaitu zen eta hiru platinozko txantiloi eta burdinazko kopia batzuk egin ziren. Geroago egindako azterketek meridiano laurdenaren luzera txarto neurtuta zegoela (Lurraren lautasuna txarto kalkulatu zelako) eta, horren ondorioz, metroaren lehenengo prototipoa milimetro baten bosten bat laburregia zela erakutsi zuten. ratioa mantentzeko metroaren luzera aldatu beharrean, metroa barra batean egindako marra biren arteko distantzia legez definitu zen. Beraz, poloetatik igarotzen den Lurraren zirkunferentziaren luzera dagoeneko ez da zehazki berrogei miloi metrokoa.

1870eko hamarkadan, lortutako zehaztasun berriaren ondorioz, neurtzeko estandar berriak garatzeko nazioarteko konferentzia batzuk izan ziren. 1875eko Metroaren Tratatuak (Convention du Mètre) Sèvresen (Frantzia) kokatua izango zen Pisu eta Neurketen Nazioarteko Bulego iraunkorra (Bureau international des poids et mesures, BIPM) sortzea agindu zuen. Erakunde berri honek gordeko zuen metroaren eta kilogramoaren prototipo berriak, eginda egon eta gero; eta egingo zituen euren eta nazioetako beste prototipoen konparaketak. Erakunde horrek 1889an beste prototipo berri bat sortu zuen, Metroaren Nazioarteko Prototipoa ehuneko laurogeita hamar platinoz eta ehuneko hamar iridioz osatutako metal nahasturaz egindako barra estandarrean zeuden marra biren arteko distantzia legez finkatuz.

1893an, gailuaren asmatzailea eta distantzia estandarra definitzeko argiaren uhin-luzera bat erabiltzearen bultzatzailea zen Albert A. Michelsonek neurtu zuen lehenengoz metro estandarra interferometro baten bidez. 1925rako, interferometria sarritan erabiltzen zen BIPMan. Hala eta guztiz ere, 1960arte Metroaren Nazioarteko Prototipoa jarraitu zuen izaten metroaren estandarra. Metroaren nazioarteko lehenengo prototipoa oraindino mantentzen da BIPMan 1889an zehaztutako egoeran.

1960an, hamaikagarren Pisu eta Neurketen Konferentzia Orokorrak (CGPM, Conférence générale des poids et mesures) honela definitu zuen metroa SI sistema berrian: 1,650,763.73 bider kripton-86 atomoaren espektroko laranja-gorri emisio linearen uhin-luzera hutsean.

Zehazgabetasuna areago txikitzeko, 1983ko hamazazpigarren CGPMak metroaren definizioa oraingo definizioarekin ordezkatu zuen, metroaren luzera denbora eta argiaren abiaduran oinarrituz:

Metroa argia segundo baten (1/299.792.458)ean hutsean ibilitako bidearen luzera da.

Kontuan hartu definizio horrek zehatz finkatzen duela argiaren lastertasuna hutsean 299,792,458 metro segundokotan. Argiaren propietate fisikoetan oinarritutako definizioak zehatzagoak eta bikoizteko errazagoak dira, argiaren propietateak aldaezintzat hartzen direlako.

Other Languages
Afrikaans: Meter
Alemannisch: Meter
አማርኛ: ሜትር
aragonés: Metro
العربية: متر
مصرى: متر
অসমীয়া: মিটাৰ
asturianu: Metru
авар: Метр
azərbaycanca: Metr
башҡортса: Метр
žemaitėška: Metros
беларуская: Метр
беларуская (тарашкевіца)‎: Мэтар
български: Метър
भोजपुरी: मीटर
Bahasa Banjar: Meter
বাংলা: মিটার
བོད་ཡིག: སྨི།
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: মিটার
brezhoneg: Metr
bosanski: Metar
català: Metre
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Gŭng-chióh
کوردی: مەتر
čeština: Metr
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Мєтро
Чӑвашла: Метр
Cymraeg: Metr
dansk: Meter
Deutsch: Meter
ދިވެހިބަސް: މީޓަރު
Ελληνικά: Μέτρο
emiliàn e rumagnòl: Meter
English: Metre
Esperanto: Metro
español: Metro
eesti: Meeter
فارسی: متر
suomi: Metri
français: Mètre
Nordfriisk: Meeter
furlan: Metri
Frysk: Meter
Gaeilge: Méadar
贛語:
Gàidhlig: Meatair
galego: Metro
Avañe'ẽ: Temira'ãha
ગુજરાતી: મીટર
客家語/Hak-kâ-ngî: Kûng-chhak
עברית: מטר
हिन्दी: मीटर
Fiji Hindi: Metre
hrvatski: Metar
hornjoserbsce: Meter
Kreyòl ayisyen: Mèt (mezi)
magyar: Méter
Հայերեն: Մետր
interlingua: Metro
Bahasa Indonesia: Meter
Ilokano: Metro
Ido: Metro
íslenska: Metri
italiano: Metro
日本語: メートル
Patois: Miita
la .lojban.: mitre
Basa Jawa: Mèter
ქართული: მეტრი
Qaraqalpaqsha: Metr
қазақша: Метр
ಕನ್ನಡ: ಮೀಟರ್
한국어: 미터
къарачай-малкъар: Метр
Ripoarisch: Läng
kurdî: Metre
Кыргызча: Метр
Latina: Metrum
Lëtzebuergesch: Meter
лезги: Метр
Limburgs: Meter
lumbaart: Meter
lingála: Mɛtɛlɛ
ລາວ: ແມັດ
lietuvių: Metras
latviešu: Metrs
Malagasy: Metatra
Baso Minangkabau: Meter
македонски: Метар
മലയാളം: മീറ്റർ
монгол: Метр
मराठी: मीटर
Bahasa Melayu: Meter
Malti: Metru
မြန်မာဘာသာ: မီတာ
Nāhuatl: Huehcan
Plattdüütsch: Meter
नेपाली: मिटर
नेपाल भाषा: मितर
Nederlands: Meter
norsk nynorsk: Meter
norsk: Meter
Nouormand: Mète
occitan: Mètre
Ирон: Метр
ਪੰਜਾਬੀ: ਮੀਟਰ
polski: Metr
Piemontèis: Méter
پنجابی: میٹر
português: Metro
Runa Simi: Mitru
română: Metru
tarandíne: Metre
русский: Метр
русиньскый: Метер
саха тыла: Миэтэрэ
sardu: Metre
sicilianu: Metru
Scots: Metre
davvisámegiella: Mehter
srpskohrvatski / српскохрватски: Metar
Simple English: Metre
slovenčina: Meter
slovenščina: Meter
Soomaaliga: Mitir
shqip: Metri
српски / srpski: Метар
Basa Sunda: Méter
svenska: Meter
Kiswahili: Mita
ślůnski: Myjter
தமிழ்: மீட்டர்
తెలుగు: మీటరు
тоҷикӣ: Метр
ไทย: เมตร
Tagalog: Metro
Türkçe: Metre
татарча/tatarça: Метр
українська: Метр
oʻzbekcha/ўзбекча: Metr
vèneto: Metro
Tiếng Việt: Mét
Winaray: Metro
吴语: 米 (单位)
მარგალური: მეტრა
ייִדיש: מעטער
Yorùbá: Mítà
中文: 米 (单位)
文言: 公尺
Bân-lâm-gú: Kong-chhioh
粵語: 米 (長度)