Metodoaren diskurtsoa

Metodoaren diskurtsoa
Descartes Discours de la Methode.jpg
Datuak
EgileaRené Descartes
Argitaratze-data1637
Generoafilosofia
ArgitaratzaileaLeyde
Herrialdea}
OCLC14300261
Rene Descartes

Metodoaren diskurtsoa (jatorrizko izenburua: Discours de la méthode pour bien conduire sa raison, et chercher la vérité dans les sciences) Rene Descartesen lan garrantzitsuena da, bertan mendebaldeko filosofiaren eta zientziaren oinarriak azaltzen dira.

Lehenengo aldiz 1637an Leidenen (Holanda) argitaratu zenean era anonimoan plazaratu zen. Hiru entsaioren hitzaurrea osatzen du: Dioptrika, Meteoros eta Geometria. Hiru atal hauek Ensaio filosofikoen barruan daude.

Rene Descartesek Metodoaren diskurtsoa izenburua helburu jakin batekin izendatu zuen bere lana. Marin Mersenne-ri igorritako gutun batean hitzarmen edo itun terminoak erabili beharrean diskurtso erabili zuela azalduko dio irakasteko helburua ez zuela adierazteko. Era honetan, garai hartan zeuden hainbat arazori aurre egin ahal izan zien. Bere liburuan azaltzen ziren hainbat gai polemikazaleak izan zitezkeen garaian, batez ere elizarekin. Garai hartan arruntak ziren elizarekin bat ez zetozen ideiak zigortzea, adibide garbia dugu Galileo Galilei. Aipagarria da, René Descartesi Galileo Galileik aipatutako zenbait ideia interesgarri iruditu zitzaizkiola.

Atalak

Lan honetako muina bere pentsamendu berria izan zen baita bere maxima Je pense, donc je suis edo latinez Cogito ergo sum. Egileak hitzaurrean bere lana sei azpi ataletan zatitzen du:

Lehenengo atala

Autobiografia intelektual bat da, non Descartesek ordura arte jasotako hezkuntza eta jakintza guztiak zalantzan jarriko dituen. Lehenengo zati honetan jakintza ziurra lortzeko metodo berri bat proposatuko du. Era berean, garaiko zientzia eta filosofia eskolastikoari kritika zorrotza egingo dio. Jakintza hauek arbuiatu ondoren jakintza ziurra soilik matematika eta beste pertsonen ezagutzetan topatu dezakegula argudiatuko du. Hala ere, erreflexu batzuk egin eta gero pertsonek bidaietan lortutako ezagutzak ere zalantzan jarriko ditu, gizarte ezberdinetako pertsonen ezagutzen arteko kontraesanengatik eta honek ez dio egia ezagutzen uzten. Egia bakarra nor beraren barruan soilik lortu daitekeela ondorioztatuko du.

BIGARREN ZATIA:

Bigarren zatiaren hasieran bere metodoa osatzeko behar izan zuen lasaitasunaz hitz egingo du eta lasaitasun hau neguan topatuko du. Zientziak autore ezberdinen ekarpenetatik sortu direnez, eta autore bakoitzak iritzi ezberdina duenez, zientziek ez dute egiazko jakintza lortzen. Irakatsi diguten iritzi guztiak errefusatzeko adieraziko du eta hauek jaio garen inguruak baldintzatua delako. Irakatsitako ezagutza hauen ordez, gure arrazoiaren bidez lortutako ezagutzak hobetsiko ditu baina ezagutza hauetatik ere egiazkoak eta faltsuak zein diren ezberdintzen jakin behar da. Descartesek argi utzi nahi izan zuen erreforma honek ez zuela hezkuntza ofizialerako erreforma bat bilakatu nahi, ezta orden soziala irauli nahi ere. Bere helburu bakarra bere pentsamenduko erreforma bat plazaratzea izan zen. Hau azaldu ondoren, bere inguruko gauza guztiak era metodiko eta behin-behinekoan zalantzan jarriko du. Era oso laburrean bere metodoaren oinarriak azalduko ditu. Oinarri hauek logika, analisi geometriko eta aljebran topatu zituen. Oinarri hauek lau erregela dira: 1.Lehenengoa, inoiz ez da onartuko egiatzat ebidentziarik topatu gabe.


2.Bigarrena, arazoak ahal diren eta zati txikienetan zatitu irtenbidea topatu ahal izateko.


3.Hirugarrena, nire pentsamendua bideratu, lehenengo objektu sinpleenak eta ezagutzen errazenak direnak, ondoren poliki-poliki eta gradualki ezagutza zail eta konplexuenetara iristeko. Baita naturalki eratortzen ez direnak ere.


4.Azkena, egindako lan guztiaren berrikuspena eta ezer egin gabe utzi ez dela bermatzea.


HIRUGARREN ZATIA:

Descartesek bigarren zatian duda metodikoa egiara iristeko bide bezala azaldu zuen. Hirugarren zatian dena zalantzan jartzen duen bitartean bere bizitza bideratzeko behin-behineko moral bat sortzen duela azalduko du. Behin-behineko moral honek hainbat eredu ditu: 1.Bere herrialdeko lege eta ohiturei men egitea, erlijioa mantendu eta iritzi moderatuei jarraitzea.


2.Bere ekintzetan finko izatea eta hartutako erabakietan tinko jarraitzea. Iritzi zalantzagarrienak ere egi gisa defendatu.


3.Desio propioak munduaren ordena baino lehen aipatu. Bere aburuz, gure esku soilik gure pentsamenduak daudela argudiatuko du.


Bere behin-behineko moralaren ondorio gisa, bere bizitza guztia arrazoia lantzen eta bere metodoa garatzen jardungo du. Praktikara eramateko, Descartesek bidaiatu eta gizonekin hitz egiteari ekingo dio. Bederatzi urte egongo da lan hau egiten. Nahiz eta bederatzi urte hauetan egiaren jakintzaren arloan anitz aurreratzen duen ez ditu filosofiaren oinarriak topatuko. Hogeita hamar urteko gudatik ihesi, Holandara mugituko da non bere filosofia berria jorratzeko leku ideala izango den.

LAUGARREN ZATIA:

Laugarren zatia metodoaren diskurtsoaren erdigunea da. Bertan egileak zalantza metodikoa azalduko du. Zentzumenen bitartez jasotako informazio guztiak gezurtu daitekeela ikusirik dena zalantzatan jarriko du zerbait benetan ziurra topatu arte. Jardunean dagoen bitartean ohartuko da benetakoa den bakarra pentsatzea dela, zalantza egiten duenean ere pentsatu egiten duelako. Premisa honekin bere filosofia berrirako lehen printzipioa eratuko du “pentsatzen dut, beraz, banaiz”. Lehenengo printzipio honetatik abiatuta Descartesek jainkoaren existentzia frogatuko du. 1.Jainkoaren existentzia frogatzeko lehenengo arrazoia, gizakiak izaki inperfektuak izanik ere perfekzioaren ideia dugula. Ideia hau izaki perfektu batetik eratortzen dugu eta izaki hau jainkoa da.


2.Mundua eraikitzen duen izaki perfektu bat behar dugu. Izaki independente bat, hau gabe munduko beste elementu guztiak egongo ez liratekenak. Lehenengo sortzaile hau jainkoa litzateke.


3.Azkeneko argumentua existitzea ez existitzea baino perfektuagoa dela da. Jainkoa izaki perfektu bat dela jakinik, existitu behar da, bestela jainkoa biano izaki perfektuago bat badela pentsa genezake eta hau izango litzateke jainkoa. Azken argumentu hau San Antselmoren argumentu ontologikoa da.


Jainkoaren existentziak mundua ere badela erakusten digu. Jainkoa izatez onbera denez ez luke munduaren existentziaren inguruko antzemate txar bat egin dezagun utziko. Ondorioz, jainkoak munduaren egiazkotasuna bermatzen du.

Hala ere, amaieran, aipatutakoak esanda ere, argi utziko du gizakien bete beharra dela ilusio eta faltsukerietatik askatzea, ez jainkoarena.

BOSTGARREN ZATIA:

Zati honetan munduaren edukiaren berri azalduko du. Munduaren ordena argiaren baitan azalduko du: eguzkiak sortzen du argia, zeruak igortzen du, lurrak eta planetek islatzen dute eta gizakia ikuslea da.

Printzipio hauek azaldu ondoren izaki bizidunen funtzioak azalduko ditu. Bihotzak egiten dituen mugimenduak honek igortzen duen berotasunagatik sortzen da, eta honi esker animalien izpirituak organo ezberdinetara garraiatzen dira.

Azkenik, Descartesek animaliak eta gizakiak bereizten ditu. Gizakiek animaliek ez dituzten pentsamendu eta arima arrazionalak dituzte. Animalien organismoa makina automatiko konplexu bat da, animaliek arima badute ere gizakienarekin alderatuta oso ahula da. Animaliek ez dute arrazoia erabiltzen eta gizakien arima giza gorputzarekiko aske eta hilezkorra da.

SEIGARREN ZATIA:

Azken kapitulu honetan Descartesek ikerketa zientifikoaren inguruko hainbat hausnarketa egingo ditu. Gainera, bere aurreko hainbat lanen inguruko gogoeta egingo du hauen inguruko aldeko nahiz kontrako argudioak azalduz. Hasteko, aurrerapen zientifikoek hainbat onura material eta moral dakartzatela argudiatuko du. Bigarrenik, aurrerapen zientifikoek beste pertsonen esperientziak behar dituzte osatzeko.

Aitzitik, Descartesek ez ditu bere ikerketak argitaratu nahiko, garaiko teologo eta hainbat pentsalari erlijiosoekin eztabaidetan ez sartzeko. Eztabaida hauek denbora galtze hutsa lirateke.

Arrazoi guzti hauek kontuan izanik, metodologiaren diskurtsoa eta entsaioak bakarrik argitaratu zituen. Lanaren amaieran medizinan emango zituela idatzi zuen. Berriro ere aipatuko du ez duela famatu bilakatu nahi, honek ikasketei erabat eskaintzea ahal bideratu zuen eragozpenik gabe.


GOGOETAK:

Metodoaren diskurtsoa forma literariotik haratago doa. Bertan, René Descartesen bizitza historia azaltzen da eta bere metodo berria ezagutzeko eta igarotako egoerak plazaratuko ditu. Metodoaren diskurtsoa Discours de la méthode) frantsesez idatzi zuen eta obra honi esker eman zen ezagutzera.

Bere lan hau frantsesez idatzi zuenean, inplizituki latinez, hau da hizkuntza jasoan, idaztearekin apurtu zuen. Era honetan, egileak mundu guztiak uler zezakeen lan bat egin nahi zuen, baita latina ezagutzen ez zutenentzat ere, garai hartako populazio gehiena. Horrela, Descartesek hasiera eman zion komunikazio era berriei non herri hizkerak garrantzia hartu zuen, honi esker eskola filosofiko nazionalak indartu egin ziren eta edozein hizkuntza ikerketa filosofikorako egokia bilakatu zen. Honi jarraiki, hainbat idazlek lan bikainak idatzi ahal izan zituzten nahiz eta latina ez jakin.

Arte erretorikoaren egile esanguratsuena, eta aldi berean Descartesen ikasle hoberena, Rodrigo del Trucco Fouché dugu.

1644ean Amsterdamen Metodoaren diskurtsoaren latinezko bertsioa argitaratu zen. Itzulpen hau Etienne de Courcellesek egin zuen eta Specimina Philosophiae izendatu zuen. Zati hau Descartesek sinatu bazuen ere, Geometria atala ez zen bertan azaltzen. Geometria atala 1649an itzuli zen latinera.

Nahiz eta lan hau nahiko motza izan, egileak bere filosofiaren printzipio nagusiak maisuki azaldu zituen eta hurrengo etsaiotan gehiago garatuko zituen hainbat ideia plazaratu zituen. Descartes ohartu zen ulertzeko era aldatu behar zela, zientziak berriak, matematikaren ildotik zihoanak, arrakasta izan zezan. Erreforma hau emateko lehen pentsalari modernoak ikerketa metodo bat garatu zuen non analisi geometriko eta aljebraren abantailetaz baliatu zen. Hala ere, arlo hauek zituzten desabantailak ekidin zituen, zaila erraz bilakatuz eta gordeta zeuden hainbat gauza agerian utziz.

Metodoaren diskurtsoa beraz, filosofia modernoaren lehen obretakoa dugu. Erdi Aroko ezagutzekiko haustura ekartzen zuen eta Aro Modernorako sarrera bat izango da. Lan honen bitartez ikerketa librea bultzatuko du, garaiko unibertsitateetan azaltzen zen eskolastika tradizionalaren argumentuetatik askatuz. Lan honetan Descartesek zientzia berriaren eta matematiken balioa azpimarratuko du. Hau kontuan izanik, Eduardo Bello Reguerak Metodoaren diskurtsoa pentsamendu berriaren hasieratzat joko du.

DESCARTESEN METODO ETA ARRAZOIEN AINTZINDARIAK

Metodoaren diskurtso lanean Descartesek adierazitakoa garai berdineko beste autore ez hain famatuek era nahiko antzekoan plazaratu zuten. Adibide garbia dugu Francisco Sanchez-ena, Eszeptiko, 1576an metodo kartesiarra azaldu zuen:

... Daba vueltas a los dichos de los antiguos, tanteaba el sentir de los presentes: respondían lo mismo; mas, que me diera satisfacción, absolutamente nada... ... En consecuencia, retorné a mí mismo, y poniendo todo en duda como si nadie hubiera dicho nada jamás, comencé a examinar las cosas mismas, que es el verdadero saber. Analizaba hasta alcanzar los principios últimos. Haciendo de ello el inicio de la contemplación, cuanto más pienso más dudo … Aipagarria da, cogito ergo sum ideia ere Descartesek baino lehen Gomez Pereirak 1554ean ia ideia berdina aurkeztu zuela:

(Nosco me aliquid noscere: at quidquid noscit, est: ergo ego sum)

Honek ere Hiponiakoa Agustin aintzindaritzat zuelarik:

Ac proinde haec cognitio, ego cogito, ergo sum, est omnium prima & certissima, quae cuilibet ordine philosophanti occurrat. Cogito ergo sum-en argumentua Avezinako Gizon Volantearen ondorengotzat ere jo daiteke:

... Si te imaginas que tu mismo ser ha sido creado desde el comienzo con un intelecto y una disposición sanos, y si se supone que, en resumidas cuentas, forma parte de tal posición y disposición que sus partes no sean vistas ni sus miembros se toquen, sino que, al contrario, estén separados y suspendidos durante un cierto instante en el aire libre, tu lo encontrarías no dándote cuenta de nada excepto de la certeza de su ser … Descartesi plagiatzaile izatea leporatu zitzaion, batez ere, Gomez Pereiraren testuarekin duen antzekotasun handiagatik eta Francisco Sanchezek metodoaren diskurtsoa ere azaldu zuelako. Pierre Daniel Huet-en kritikan zehatzago azaltzen da.

Other Languages