Metodo zientifiko

Metodo zientifikoa zientzietan jakintza berriak eskuratzeko erabiltzen diren pausu multzoa da. Zientifikoa dela ziurtatzeko, ikerketa método batek oinarria enpirian eta neurketan eduki behar du eta baita arrazoiketan ere. Oxford English Dictionary-aren aburuz, método zientifikoa honakoa da: XVII. Mendetik zientzia naturalak ezaugarritu dituen metodo edo prozedura; behaketa sistematikoa, neurketa, esperimentazioa, formulazioa, analisia eta hipotesien aldaketak osatuko dute.

Metodo zientifikoak bi oinarri nagusi ditu: erreproduzitzeko gaitasuna eta ezeztagarritasuna.

  • Erreproduzitzeko gaitasunak, esperimentu jakin bat edozein toki eta edonork eginez errepikatzeko gaitasuna dakar; hau da, esperimentu bat edonork edonon birproduzitu dezakeela esan nahi du oinarri honek. Euskarri hau lortutako emaitzen komunikazio eta publizitatean zein komunitate zientifikoaren egiaztapenean funtsatuko da.
  • Bigarren oinarria, ezeztagarritasunaren arabera, edozein proposamen zientifiko faltsatua edo errefuxatua izan daiteke; aurkezturiko teoria eta proposamen zientifiko guztiak beraien faltsutasuna froga lezaketen esperimentu eta frogetara azpiratzeko gaitasuna eta aukera izan behar dute. Honen arabera, espero ziren emaitzak lortuko ez balira esperimentu batean, honetan oinarritzen zen teoria deuseztatu egingo beharko litzateke.

James B. Conant-en aburuz, ez dago metodo zientifiko bat eta bakarra. Zientzialariak metodoa definitzeko, metodo klasifikatorioa, metodo estadistikoa, metodo hipotetiko-deduktiboa, etab. erabiltzen ditu. Eta beraz, metodo zientifikoaz hitz egiten badugu, ezagutza eraikitzen duten taktiken inguruan ari gara hitz egiten, kontextu historikoaren araberakoak direnak eta etorkizunean aldagarriak izan daitezkeenak.  

Other Languages
беларуская: Навуковы метад
беларуская (тарашкевіца)‎: Навуковы мэтад
български: Научен метод
bosanski: Naučna metoda
čeština: Vědecká metoda
Esperanto: Scienca metodo
فارسی: روش علمی
հայերեն: Մեթոդ
interlingua: Methodo scientific
Bahasa Indonesia: Metode ilmiah
Interlingue: Method scientific
日本語: 科学的方法
Basa Jawa: Métodhe èlmiah
қазақша: Ғылыми әдіс
한국어: 과학적 방법
македонски: Научен метод
Bahasa Melayu: Kaedah saintifik
नेपाल भाषा: वैज्ञानिक तवः
norsk nynorsk: Vitskapleg metode
Norfuk / Pitkern: Saientifik methud
srpskohrvatski / српскохрватски: Naučna metoda
Simple English: Scientific method
slovenčina: Vedecká metóda
slovenščina: Znanstvena metoda
српски / srpski: Naučna metoda
українська: Науковий метод
中文: 科学方法
粵語: 科學方法