Merton Miller

Merton Miller
Bizitza
Jaiotza Boston1923ko maiatzaren 16a
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Chicago2000ko ekainaren 3a (77 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Johns Hopkins Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria
Enplegatzailea(k) Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Swedish Academy of Engineering Sciences
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Merton Howard Miller ( Boston, Ameriketako Estatu Batuak, 1923ko maiatzaren 16a - Chicago, Illinois, 2000ko ekainaren 3a) ekonomista izan zen. Modigliani-Miller teorema asmatu zuen, italiar jatorriko Franco Modigliani ekonomistarekin batera. Teoria horren arabera, enpresa baten jardueren errentagarritasuna garrantzitsuagoa da jarduera horietarako behar dituen finantzatzea lortzeko modua baino. 1990ean, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, enpresa-finantzei buruzko lanengatik; Harry Markowitzekin eta William Sharperekin banatu zuen saria.

Bizitza

Millerrek Johns Hopkins Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Baltimoren. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako Ogasun Sailean lan egin zuen, Erreserba Sistema Federalarentzat. 1953tik 1961era, Teknologiako Carnegie Institutuan lan egin zuen. Han hasi zen Franco Modiglianirekin lanean. Gero, eskolak eman zituen Chicagoko Unibertsitatean. Izan dituen karguen artean, aipagarria da Estatu Batuetako merkataritza-trukerako bi erakunde handienetako zuzendaritza, Chicago Board of Trade eta Chicago Mercantile Exchange erakundeetakoa, hain zuzen ere.

Other Languages
العربية: ميرتون ميلر
azərbaycanca: Merton Miller
беларуская: Мертан Мілер
български: Мъртън Милър
català: Merton Miller
čeština: Merton Miller
English: Merton Miller
español: Merton Miller
français: Merton Miller
Gàidhlig: Merton Miller
Bahasa Indonesia: Merton Miller
italiano: Merton Miller
한국어: 머턴 밀러
Plattdüütsch: Merton Howard Miller
Nederlands: Merton Miller
پنجابی: مارٹن ملر
română: Merton Miller
slovenčina: Merton Miller
svenska: Merton Miller
Türkçe: Merton Miller
українська: Мертон Міллер
اردو: مرٹن ملر
oʻzbekcha/ўзбекча: Merton Miller
Tiếng Việt: Merton Miller
Yorùbá: Merton Miller