Meistersinger

Meistersingerra ( alemanez «maisu kantariak» esan nahi du) XIV- XVI. mendeetako Alemaniako olerkari-musikariak ziren. Minnesinger izenekoen gainbehera gertatu zenean sortu ziren.

Eskulangile eta merkatari txikiak ziren. 1311. urtean, Mainzen akademia moduko bat sortu zuten, eta horrelako elkarteak sortu ziren geroago Alemania osoan. Kantagintza arautzen zuten lege zorrotzei jarraitzen zieten. Meister maila lortzeko, beste maila apalagoak bete behar ziren aurretik. Meistersinger ospetsuena Hans Sachs izan zen.

Wagnerrek Nürembergeko Maisu Kantariak izeneko operan ( 1868) deskribatu zituen.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
Other Languages
Alemannisch: Meistersinger
беларуская: Майстэрзінгеры
български: Майстерзингер
brezhoneg: Meistersinger
Deutsch: Meistersinger
English: Meistersinger
Esperanto: Majstrokantisto
français: Meistersinger
italiano: Meistersinger
Nederlands: Meistersinger
русский: Мейстерзанг
svenska: Mästersång
українська: Мейстерзанг
中文: 名歌手