Max Frisch

Max Frisch
ETH-BIB-Max Frisch-Com C20-015-023-001.tif
Bizitza
JaiotzaZürich1911ko maiatzaren  15a
Herrialdea Suitza
HeriotzaZürich1991ko apirilaren  4a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Gertrud Frisch-von Meyenburg  (1942-07-30 -  1959)
Marianne Frisch Itzuli  (1968 -  1979)
Bikotea(k)Ingeborg Bachmann
Hezkuntza
HeziketaETH Zurich Itzuli
Zuricheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, arkitektoa, antzerkigilea, eleberrigilea, eguneroko-idazlea, gidoilaria, filosofoa, kazetaria, biografoa, poeta eta autorea
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaModern Language Association Itzuli
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
Genero artistikoaantzezlana
Prosa
IMDbnm0295835

Max Rudolf Frisch (Zurich, 1911ko maiatzaren 15a – Zurich, 1991ko apirilaren 4a) arkitekto eta idazle suitzarra izan zen, antzerkia eta eleberria bereziki landu zituena. Bigarren Mundu Gerraren ondoren alemanezko literaturak duen egilerik nabarmenetarikoa da, bai eta XX. mendeko suitzar idazlerik ezagunenetarikoa ere.

Lanbidez arkitektoa zen. Antzerkigintzan aritu zen batez ere. Haren lanak parabolen antzekoak dira; psikologiak, ohiturek ez dute garrantzirik; pertsonaiak alegorikoak dira, lirismoa eta umorea guztiz alde batera uzten ez baditu ere. Brecht-en eragina igartzen zaio. Biedermann und die Brandstifter (1958, Su-emailleak, Antonio Labaienek itzulia), Zurich-eko burgesiaren aurreiritzi eta ahulezien satira da; Don Juan oder die Liebe zur Geometrie (1953, Don Joan edo geometriarekiko maitasuna), maitasunaren eta bikotearen ukapena; Andorra (1961), arrazismoaren salaketa. Eleberri garrantzizkoak idatzi zituen gizon modernoaren alienazioa gai hartuta: Ez naiz Stiller (1954), Homo faber (1957), eta Mein Name sei Gantenbein (1964, Demagun Gantenbein naizela) esaterako.

Other Languages
Alemannisch: Max Frisch
العربية: ماكس فريش
تۆرکجه: ماکس فریش
беларуская: Макс Фрыш
беларуская (тарашкевіца)‎: Макс Фрыш
български: Макс Фриш
català: Max Frisch
čeština: Max Frisch
dansk: Max Frisch
Deutsch: Max Frisch
Ελληνικά: Μαξ Φρις
English: Max Frisch
Esperanto: Max Frisch
español: Max Frisch
eesti: Max Frisch
فارسی: ماکس فریش
suomi: Max Frisch
français: Max Frisch
galego: Max Frisch
עברית: מקס פריש
hrvatski: Max Frisch
magyar: Max Frisch
հայերեն: Մաքս Ֆրիշ
íslenska: Max Frisch
italiano: Max Frisch
ქართული: მაქს ფრიში
한국어: 막스 프리슈
Lëtzebuergesch: Max Frisch
lietuvių: Max Frisch
latviešu: Makss Frišs
Nederlands: Max Frisch
norsk: Max Frisch
polski: Max Frisch
português: Max Frisch
română: Max Frisch
русский: Фриш, Макс
srpskohrvatski / српскохрватски: Max Frisch
slovenčina: Max Frisch
shqip: Maks Frish
српски / srpski: Макс Фриш
svenska: Max Frisch
Türkçe: Max Frisch
українська: Макс Фріш
Tiếng Việt: Max Frisch