Matematikaren historia bilakaera luzeko prozesu bat izan da. 1920 ingurua arte, matematikaren sortzaileak antzinako greziarrak zirelako ustea guztiz zabaldua zen; ordu arteko lanak ez baitziren garrantzi gutxiko tradiziotzat baizik hartzen. Mesopotamiarren zenbait aztarna sakon aztertu zirenean ordea matematikari buruzko ikerketak agertu ziren.