Massai lehoi

Massai lehoia, Masaiko lehoia edo ekialdeko Afrikako lehoia (Panthera leo nubica) munduko lehoi azpiespezierik hedatuena eta arruntena da, baita populazio handienak dituena ere. Tanzaniako Serengetiko lautaden eta Keniako Masai Marako superharrapari gorena da.

Massai lehoi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera leo
Azpiespeziea Panthera leo nubica

Afrikako ekialdeko lur-eremu gehientsuak hartuz, lehoi hau Sudan, Etiopia, Somalia, Zinbabue eta Mozanbiketik zehar hedatzen da. Kongoko errepublika demokratikoko ekialdean eta Ugandan azpiespezie honen populazioak ere badaude, sarritan Kongoko lehoiarekin (panthera leo azandica) nahastuz edo okertuz.

Azpiespezie honetako arrek 145-204 kilo artean pisatzen dute, batzuetan 230 kiloetara ailegatuz. Dena den, arren batezbesteko pisua 175 kiloetan dago, emeek, berriz, 103-124 kilo artean pisatzen dute. Ar handien luzeera maximoa (isatsa erantsiz) 290 zentimetrokoa da. Tsavo-ko lehoi gizakijale ospetsuak azpiespezie honetakoak ziren.

  • erreferentziak

Erreferentziak

zerrenda gorria (ingelesez).

Other Languages
dansk: Tsavoløve
English: Nubian lion
français: Lion du Tsavo
עברית: אריה צאבו
interlingua: Leon de Tsavo