Marxismo

Marxismoa ekonomia, historia eta politika aztertzeko teoria eta korronte filosofiko bat da, materialismo dialektiko eta historikoan oinarritu eta kapitalismoaren kritika egiten duena, langilearen esplotazioa eta alienazioa salatuz eta klaserik gabeko gizarte baten alde. Hain zuzen, kapitalismoaren berezko dinamikaz, klase-borrokaz proletargoak kapitalismoa desegin eta komunismoa iritsiko dela aurreikusi zen marxismoaren hasierako teorian. Karl Marx eta Friedrich Engels bere lankidea Hegelen filosofiatik, David Ricardoren ekonomia politikotik eta sozialismo utopikotik abiatu ziren (haien kritika ere eginez) Industria Iraultzaren hasierako gizarte kapitalistaren kritika zientifiko eta iraultzailea egiteko. Bereziki Karl Marxen ekarpenetan oinarritzen bada ere, marxismoa ez da Marxen filosofia soilik, bere garaiko eta geroko beste pentsalari eta ekintzaile askok garatu baitute Marxen pentsamendua teorian nahiz praktikan. [ohar 1] [1] Hain zuzen, bere garrantzi teorikoaz haraindi, marxismoa praxi bat da, langileen emantzipazioa bilatzen duena. Sistema politiko eta ekonomiko sozialistak eta komunistak marxismoa hartu dute oinarritzat eta hainbat talde eta mugimendu politikoek, bereziki langileen mugimenduak, erreibindikatu dute marxismoa bere praktika politikarako. Doktrina hau gidatzat zuen estaturik garrantzitsuena, Sobietar Batasuna, desegin bazen ere, gaur egun marxista gisa definitzen diren estatuak badira, Vietnam, Kuba, Txina, eta Ipar Korea.

Marxismoaren aurrekari eta eragileak

Ilustrazioa eta sozialismo utopikoa

Ilustrazioa XVII. eta XVIII. mendeetan zehar Mendebaldean garatutako aldaketa ideologiko sakona izan zen, arrazionalismoa eta indibidualismoa sustatu zituena, tradizioaren eta erlijioaren nagusitasunaren aurka. Marx eta Engelsek idatzitako Familia Santua lanean aitortu zuten Ilustrazioaren eragina euren ideietan, pertsona guztiak berez berdinak direla eta pertsonen bizimodua hobetzeko gizarte bidezkoa eratu behar dela baieztatzean. Ilustrazioaren ildotik, sozialismo utopikoaren korrontea garatu zen: pentsalari batzuek, hala nola Henri Saint-Simongoa, Charles Fourier eta Robert Owen, gizarte sozialista eta komunistak irudikatu eta planifikatu zituzten, baina garaiko gizartetik gizarte ideal horietara nola heldu zitekeen hausnartu gabe. [2]

Iraultza Industriala

Inglaterran XVIII. mendean abiarazi eta Europa kontinentalera zabaldutako Iraultza Industrialak gizarte-klase berri bat eratu zuen: proletargoa, industria-lantegi handietan soldata baten trukean lan egiten zuten langileak, gizon, emakumeak eta haurrak. Nekazari-ohiak eta artisau txikiak ziren, nekazaritzaren eta makina berrien garapen azkarrak lanik gabe utzi zituenak. Lan-kondizio gogorrak zituzten lantegien ondoan eratutako auzoetan, eta euren eskubideak defendatzeko langileen mugimendua eratzen hasi ziren. [3] [ohar 2] [4] Marxek aldaketa hauek gertutik ikusi, langileekin bat egin eta bere teoria eratzen hasi zen: langileak ekoizpen-bideen jabe ez zirenez, kapitalistak euren lanaren zati bat bereganatzen zuen, gainbalio deitu zuena. Langileen lana salgai bilakatzen zen, gainera, harreman haietan; etengabe hazten zen langileen ugaritasunak soldaten beherakada ekartzen zuen eta horrek langileen kondizio txarrak areagotzen zituen. Ekoizpen-indar eta harreman horiek ekoizpen-modu kapitalista eratzen dute. Beste alde batetik, industria-lantegietan lanaren zatiketa gero eta handiagoa zen, produktibitatea gehitzeko helburuarekin. Kapitalistak langilearen lanaren zati bereganatu eta lanaren zatiketaz ataza errepikakorrak egitera behartzen zuen egoera hori deskribatzeko alienazio kontzeptua garatu zuen Marxek.

Hegelen filosofia

Marxek Hegelen metodo dialektikoa bereganatu zuen, baina Hegelen idealismoa biziki ukatuz eta horren ordez materialismo dialektikoa ezarriz. Historiari dagokionean, esaterako, Hegelek ideologia politikoa, estatuan gauzatua, funtsa eta gizarteko harremanak haren isla diren bitartean, Marxek eta Engelsek arlo ekonomikoari (arlo materialari, hain zuzen) eman zioten lehentasuna, egitura politikoak ere berezko existentzia bazuen ere haien iritziz. [5] Marx eta Engels hegeldar gazteen taldean kokatu izan dira eta talde horretako kide izan zen Ludwig Feuerbachek idealismoaren aurka azaldu zuen jarrerarekin bat egin zuten, baina hark gizakiari buruz aldeztutako materialismo naturalista ere arbuiatu zuten, gizakia gizakiaren emantzipaziorako eraketa politiko berri batetik askatuko dela baieztatuz eta ez gizakia zanpatzen duten erakundeak, erlijioa eta estatua kasu, soilik ezabatuz edo aldatuz. [6] [7]

Other Languages
Afrikaans: Marxisme
Alemannisch: Marxismus
aragonés: Marxismo
العربية: ماركسية
مصرى: ماركسيه
অসমীয়া: মাৰ্ক্সবাদ
asturianu: Marxismu
azərbaycanca: Marksizm
башҡортса: Марксизм
Boarisch: Marxismus
žemaitėška: Marksėzmos
беларуская: Марксізм
беларуская (тарашкевіца)‎: Марксізм
български: Марксизъм
brezhoneg: Marksouriezh
bosanski: Marksizam
català: Marxisme
کوردی: مارکسیزم
čeština: Marxismus
Чӑвашла: Марксизм
Cymraeg: Marcsiaeth
dansk: Marxisme
Deutsch: Marxismus
Ελληνικά: Μαρξισμός
English: Marxism
Esperanto: Marksismo
español: Marxismo
eesti: Marksism
فارسی: مارکسیسم
føroyskt: Marxisma
français: Marxisme
Frysk: Marksisme
Gàidhlig: Marxachas
galego: Marxismo
עברית: מרקסיזם
हिन्दी: मार्क्सवाद
Fiji Hindi: Markswaad
hrvatski: Marksizam
magyar: Marxizmus
Հայերեն: Մարքսիզմ
interlingua: Marxismo
Bahasa Indonesia: Marxisme
Ilokano: Marxismo
íslenska: Marxismi
italiano: Marxismo
Patois: Maaxizim
Basa Jawa: Marxisme
ქართული: მარქსიზმი
қазақша: Марксизм
къарачай-малкъар: Марксизм
Кыргызча: Марксизм
Limburgs: Marxisme
lietuvių: Marksizmas
latviešu: Marksisms
македонски: Марксизам
മലയാളം: മാർക്സിസം
монгол: Марксизм
Bahasa Melayu: Marxisme
नेपाल भाषा: मार्क्सवाद
Nederlands: Marxisme
norsk nynorsk: Marxisme
norsk: Marxisme
occitan: Marxisme
ਪੰਜਾਬੀ: ਮਾਰਕਸਵਾਦ
polski: Marksizm
Piemontèis: Marxism
پنجابی: مارکسزم
português: Marxismo
Runa Simi: Marsyuyay
rumantsch: Marxissem
română: Marxism
русский: Марксизм
русиньскый: Марксізм
саха тыла: Марксизм
sicilianu: Marxismu
Scots: Marxism
srpskohrvatski / српскохрватски: Marksizam
Simple English: Marxism
slovenčina: Marxizmus
slovenščina: Marksizem
српски / srpski: Марксизам
svenska: Marxism
Kiswahili: Umaksi
తెలుగు: మార్క్సిజం
Tagalog: Marxismo
Türkçe: Marksizm
татарча/tatarça: Марксизм
українська: Марксизм
اردو: مارکسیت
oʻzbekcha/ўзбекча: Marksizm
Tiếng Việt: Chủ nghĩa Marx
Winaray: Marxismo
მარგალური: მარქსიზმი
ייִדיש: מארקסיזם
Bân-lâm-gú: Marx-chú-gī