Maria de las Mercedes Orleanskoa

Maria de las Mercedes Orleanskoa
Maria de la Mercedes.jpg
Espainiako erregina ezkontide

Bizitza
JaiotzaMadril1860ko ekainaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1878ko ekainaren 26a (18 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Queen Maria Mercedes
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
tuberkulosia
Familia
AitaAntoine, Duke of Montpensier
AmaLuisa Fernanda Borboikoa
Ezkontidea(k)Alfontso XII.a Borboikoa
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Orléans
Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakErregina ezkontidea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Maria de las Mercedes Orleanskoa, 1874an

Maria de las Mercedes Orleans eta Borboikoa, (Madrilgo Errege Jauregia, 1860ko ekainaren 24a- 1878ko ekainaren 26a) Espainiako erregina ezkontidea izan zen Alfontso XII.aren emazte izateagatik.

Biografia

Maria de las Mercedes Orleanskoa

Aita Antonio Orleanskoa izan zuen (1824-1890), Montpensierko dukea, Luis Filipe I.a Frantziakoa eta ama, berriz, Luisa Fernanda Borboikoa (1832-1897), une horretan Espainiako erregina zen Elisabet II.aren aizpa. Bikotearen bostgarren alaba izan zen.

Haurtzaroa Sevillan pasatu zuen eta, Seiurteko demokratikoaren garaian, erbesteratu beharrean izan ziren.

1874ko abenduan, Martínez Campos jeneralak monarkia berrezarri zuen Espainian eta Elisabet II.aren semea zen Alfontso XII.a egin zuten errege. Gauzak horrela, Maria de las Mercedesek etxera itzultzeko aukera izan zuen eta berriro jarri zen Sevillan bizitzen, San Telmo jauregian.

Bi urte aurrerago, 1872an, 12 urte zituen Maria de las Mercedesek eta bere lehengusu Alfontsok maitasun harreman bat hasia zuten. Alfontsoren ama erabat aurka izan zuten eta Espainiako gobernuak Europako printzesaren bat nahiago zuen, baina, jada erregea zen Alfontsok ez zuen amore eman eta, 1878ko urtarrilaren 23an, bikotea ezkondu egin zen Madrilgo Atocha basilikan. 17 urterekin, Maria de las Mercedes erregina ezkontide gazteena izan zen.

Other Languages