Mari

Artikulu hau euskal jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mari (argipena)».
Mari, Nestor Basterretxearen artistaren arabera.

Mari edo Maddi Anbotoko Mari, Anbotoko Dama, Aralarko Dama, Txindokiko Dama, Aizkorriko Dama (Aketegiko Dama), Mondarraingo Dama eta Murumendiko Dama izenak ere hartzen ditu.

Hainbat euskal menditan bizi da (Txindoki, Murumendi, Gorbeia...), eta bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko leize bat du, "Mariren Koba" izenarekin ezaguna.

Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da. Gehienetan emakume gorputza eta aurpegiarekin irudikatu izan ohi da, dotore jantzita (gehienetan gorriz), baina zuhaitz edo suzko emakume gisara ere agertzen da. Sugaar da bere senarra, sorginak bere gurtzaileak eta bi seme ditu: Mikelats eta Atarrabi, ongia eta gaizkiaren irudikapenak.

Izenaren jatorria

Mari izenaren jatorria ez dago bat ere argi. Hainbat teoria dira:

  • Mairi edo Maide izenen garapena, hauek antzinako izaki edo jeinuak baitira.
  • Amari jatorrizko izenaren hasierako A galdu zitzaion. Ama + ari litzeteke jatorria.
  • Emari izenaren hasierako E erori zitzaion, jatorrizko emankortasunaren ideia galduz.
Other Languages
aragonés: Mariuena
català: Mari (deessa)
Esperanto: Mari
italiano: Mari (dea)
Nederlands: Mari (godin)
русский: Мари (богиня)