Mafia

Palermon ustezko hainbat eta hainbat mafiosori 1901ean egindako epaiketa handiaren zirriborroa, L'Ora egunkarian argitaratua (1901eko maiatza).

Mafia edo Cosa Nostra ( italierazko izena; «gure gauza» esan nahi du) organizazio kriminala da, XIX. mendearen erdialdean Sizilian sortua. Mafiako kideei mafioso deritze (italieraz, mafioso singularrean, mafiosi pluralean). Erakunde mafiosoak Mendebaldeko kulturaren zati bihurtu dira, hainbat eta hainbat film, liburu eta telebistako saiotan agertu baitira.

Mafiako kideek ohore araudia jarraitu behar dute: taldeko agintariek esaten dutena egin behar dute beti, elkarri lagundu, eta mendekua hartu erakundearen sekretuak zabaltzen dituenaren kontra (mendekua senide guztiei ezar dakieke).

Historia

Napoleonen gudarosteak Sizilia inbaditu zuenean, herriko aristokraziaren interesak zaintzeko sortu zen mafia. Ondoren, lur jabe handien esanetara zegoen polizia pribatu gisako zerbait bilakatu eta ezkutuko elkarte moduan antolatu zen.

Faxismoaren garaian, haren kontra jarri zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Siziliaren burujabetasuna eskatzen zuen higikundearen alde jarri zen.

XX. mendearen hasierako mafia Estatu Batuetan zabaldu zen, italiarren immigrazioa zela bide. Lege lehorrari esker, 1920ko hamarkadan, indar handia hartu zuten, 1980ko hamarkada arte galdu ez zutena. Estatu Batuetan duen adarrak, Cosa Nostra izenekoak, herrialde hartako drogaren, prostituzioaren eta jokoaren zati handi bat kontrolatzen du. Mafiaren interesak bai Italiako eta bai Estatu Batuetako politikari askoren interesekin bat datozenez, askotan ez dute arazo larririk izan justiziarekin.

1982an Palermon Carlo Alberto della Chiesa, mafiaren kontrako borrokaren buruzagi nagusia hil ondoren, Italiako gobernuak erakundearen kontrako neurri gogorrak hartu zituen. 1993ko urtarrilean Siziliako poliziak Salvatore Riina (dirudienez 1970-1990 bitartean mafiaren buruzagi nagusia izandakoa) atxilotu zuen.

Other Languages
العربية: مافيا
azərbaycanca: Mafiya
беларуская (тарашкевіца)‎: Мафія
български: Мафия
brezhoneg: Mafia
bosanski: Mafija
català: Màfia
čeština: Mafie
Cymraeg: Maffia
dansk: Mafia
Deutsch: Mafia
Ελληνικά: Μαφία
English: Mafia
Esperanto: Mafio
español: Mafia
eesti: Maffia
فارسی: مافیا
suomi: Mafia
français: Mafia
Gaeilge: Maifia
עברית: מאפיה
हिन्दी: माफ़िया
hrvatski: Mafija
magyar: Maffia
Հայերեն: Մաֆիա
Bahasa Indonesia: Mafia
Ido: Mafio
italiano: Mafia
日本語: マフィア
ქართული: მაფია
қазақша: Мафия
한국어: 마피아
Latina: Mafia
lietuvių: Mafija
latviešu: Mafija
македонски: Мафија
മലയാളം: മാഫിയ
Bahasa Melayu: Mafia
Malti: Mafja
Napulitano: Mafia
Nederlands: Maffia
norsk: Mafia
occitan: Màfia
polski: Mafia
português: Máfia
română: Mafie
русский: Мафия
sicilianu: Mafia
Scots: Mafia
srpskohrvatski / српскохрватски: Mafija
Simple English: Mafia
slovenčina: Mafia
slovenščina: Mafija
shqip: Mafia
српски / srpski: Мафија
svenska: Maffia
тоҷикӣ: Мафия
Tagalog: Mafia
Türkçe: Mafya
українська: Мафія
اردو: مافیا
oʻzbekcha/ўзбекча: Mafiya
vèneto: Mafia
vepsän kel’: Mafii
Tiếng Việt: Mafia
Winaray: Mafia
ייִדיש: מאפיא
中文: 黑手党
粵語: 黑手黨