Luis Arana Goiri

Luis Arana Goiri
Bizitza
Izen osoaLuis Arana Goiri
JaiotzaAbandoko elizatea1862ko abuztuaren 25a
Herrialdea Bizkaia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaSanturtzi1951ko ekainaren 1a (88 urte)
Familia
AitaSantiago Arana
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEuzko Alderdi Jeltzalea
Aberri (EAJ)

Luis Arana Goiri edo —garaiko euskal idazkeran— Arana ta Goiri'taŕ Koldo (Abando —gaur egun Bilbo—, Bizkaia, 1862ko abuztuaren 25aSanturtzi, Bizkaia, 1951ko ekainaren 1a) Sabin bere anaiarekin batera EAJ alderdia sortu zuen euskal politikari abertzalea izan zen. Luisek bere anaia Sabin abertzaletasunera ekarri zuela uste da;[1] Sabinek berak Luis lehenbiziko abertzalea edota lehenbiziko bizkaitar nazionalista izan zela aipatu zuen. Halaber, ikurrinaren sortzailea izan zen.[2]

Luis Aranak hainbatetan jardun zuen EAJren zuzendaritza postuetan. Horrela, Lehen Mundu Gerraren hasieran EAJren baitan bi joera nagusitu ziren: bata moderatua, Engrazio Arantzadik gidatua; eta bestea erradikalagoa, Luis Arana buru zuena. Eibarko kongresuaren ondoren, Luis Aranaren taldea izan zen garaile. Hala ere, eskuinaldeko korronte moderatuei atea zabalik uzteko batez ere, EAJ izenaren ordez Comunión Nacionalista Vasca izena hartu zuen.[3] Hortaz, Luis Arana, Sabin hil ostean, EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari izan zen 1908tik 1915ra, urte horretan alderditik bota baitzuten.[1] Antza, gertaera horrek bere erradikaltasuna bultzatu zuen. 1922 eta 1930 urteen artean Aberriko —EAJko sektore independentistako— lehendakaria izan zen; eta, behin joera guztiak batuta, EAJko burua izan zen 1932tik 1933ra.[2]

1936an EAJren zuzendaritzari gutun bat bidali zion, alderdia uzten zuela adierazteko eta alderdiko kide bat Espainiako Gobernuan ministro izanda alderdiaren printzipioak traizionatzen zirela salatzeko.[1] Espainiako Gerra Zibilean neutraltasunaren alde egin zuen.[1]

Other Languages
English: Luis Arana
español: Luis Arana
français: Luis Arana Goiri
galego: Luis Arana
português: Luis Arana
svenska: Luis Arana