Lowbacca

Lowbacca Star Wars film sagaren unibertsoko Jedi Ordena Berria eleberri saileko pertsonaia bat da, Han Soloren kidea den Chewbaccaren iloba. Luke Skywalkerren Jedi akademian ikasi zuen, non Jaina Solo eta Jacen Soloren lagun egin zen. Lowbaccak ondoren hegalari bihurtzeko aldatua izan zen drode itzultzaile bat erabiltzen zuen gerrian. Pertsonaia azpimarragarria da, Jedi bihurtu zen lehen wookieea izan baitzen, neurri batean bere espeziea ez baita indarrarekiko beste espezie batzuk bezain sentikorra. Kolore horiko argidun ezpata du arma bezala. Ez da ezagutzen nor zen Lowbaccaren aita, baina ziuraski Klon Gerretan hil zen Chewbaccaren anaia bat izango zen.

Other Languages
español: Lowbacca
italiano: Lowbacca
português: Lowbacca