Lotario I.a

Lotario I.a
Lotario I.a

Italiako erregea
818 –  855eko irailak 23
Aurrekoa Bernardo Italiakoa
Ondorengoa Luis II.a Italiakoa

840 –  855eko irailak 23
Aurrekoa Luis Errukitsua
Ondorengoa Luis II.a Italiakoa

843 –  855eko irailak 23
Aurrekoa Luis Errukitsua
Ondorengoa Lotario II.a eta Karlos Proventzakoa

Jaiotza 795
Heriotza 855eko irailaren 29a
Prümeko abadia

Lotario I.a [1] ( 795 - Prümeko abadia, 855eko irailaren 29a) Italiako erregea izan zen 818-855 bitartean, Mendebaldeko enperadorea 840-855 bitartean eta Erdialdeko Frantziako erregea 843-855 bitartean [2].

Bizitza

Luis Errukitsua enperadorearen eta Ermengarda Hesbayekoaren seme nagusia zen. 815ean, Bavariako agintari bilakatu zen [3]. Bi urte beranduago, aitak Ordinatio Imperii kapitularra promulgatu zuen, Lotario izendatzen zuena inperioaren oinordeko bakar [4]. 822an Italiako errege izendatua izan zen, eta 823an Paskoal I.a aita santuak enperadore-kide koroatu zuen. 824ko azaroan, Constitutio Romana promulgatu zuen, enperadorearen eta aita santuaren arteko harremanei buruzkoa, aginpide gorena enperadoreari ematen ziona [3].

Begi txarrez ikusi zuen Karlos anaia erdiari aitak eman nahi zion ondarea, eta 833an, Pepin eta Luis anaiekin elkar harturik, aitaren aurkako konplota burutu zuen; baina 834an, aitak koroa berreskuratu zuelarik, Italiara erbesteratu behar izan zuen [5].

Aita 840an hil zenean, inperio osoa bereganatzen saiatu zen, baita enperadore koroa ere, baina Karlos Burusoila eta Luis Germaniarra elkartu ziren haren aurka. Fontenoy-en-Puisayeko gudu erabakigarrian garaitua izan ondoren, Verdungo Hitzarmena onartu behar izan zuen [3]. Lotariok, enperadore tituluaz gain, Erdialdeko Frantzia, jaso zuen: Italiar penintsulako iparraldea eta Frisiatik Proventzarainoko lur zerrenda. Frisian normandiarren aurka borrokatu behar izan zuen, eta Italian sarrazenoen aurka [5]. 855ean, eri zegoela, erresuma semeen artean banatu zuen:

Ondoren, Prümeko abadiara erretiratu zen; bertan hil zen, 855eko irailaren 29an [5].

Other Languages
Afrikaans: Lotarius I
العربية: لوثر الأول
asturianu: Llotariu I
беларуская: Лотар I
беларуская (тарашкевіца)‎: Лётар I
български: Лотар I
brezhoneg: Lotar Iañ
català: Lotari I
Cymraeg: Lothair I
Ελληνικά: Λοθάριος Α΄
English: Lothair I
español: Lotario I
فارسی: لوتار یکم
suomi: Lothar I
français: Lothaire Ier
Gaeilge: Lothair I
galego: Lotario I
Bahasa Indonesia: Lothair I
italiano: Lotario I
日本語: ロタール1世
ქართული: ლოთარ I
Lëtzebuergesch: Lothaire I.
Malagasy: Lothair I
Nederlands: Lotharius I
polski: Lotar I
português: Lotário I
русский: Лотарь I
Scots: Lothair I
srpskohrvatski / српскохрватски: Lotar I, car Svetog Rimskog Carstva
slovenščina: Lotar I. Karolinški
српски / srpski: Лотар I
svenska: Lothar I
українська: Лотар I
West-Vlams: Lotharius I