Liskarra (Asterix)

Liskarra, (frantsesez: La Zizanie) Asterixen komiki saileko 15. abentura da, 1970ean argitaratua.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sinestekoa ez bada ere, Asterix eta bere lagunen herrixkan baretasuna eta lasaitasuna nabaritzen da, eta honek, Erromako Senatua muturtuta egotea eragiten du. Senatarietako bat, Stradivarius izenekoa, Julio Zesarrek, konkista gehiago eginez erromatarren lurraldea handitu nahi duen bitartean, jada konkistatutakoetan bakea ziurtatzeko ez dela gauza kexatzen da, eta honek, Asterix eta bere lagunen erresistentzia gogorarazten dio. Horretarako, Zesarren laguntzaileetako batzuk, galiar menderakaitzen artean dagoen batasuna jakinda, norbaitek, euren artean, liskarra piz dezala proposatzen dute, honela, elkartuta egotea eragiten duen indarra (edabe magikoarena berarena baino handiagoa) indargabetua gera dadin, honen ondorioz, menderakaitzen lurraldea konkistatu ahal izateko. Liskar "piztaile" hau, Asterix eta bere lagunen herrixka suntsitzea lortuz gero, askatu egingo dutela agintzen dioten erromatar preso bat, Detritus deitzen da, eta, bere maltzurkeriarekin, galiarren bakea eta adiskidetasuna hausten saiatuko da. Behin herrixkara iristen denean, Asterixi, Aquarium kanpamentuko buruzagia den Kaius Aerobusentzako balio handikoa den zeramikazko pitxar bat oparitzen dio, Asterix, herrixkako pertsonarik garrantzitsuentzat joz. Honek, herrixkako buruzagia den Abrarakurzix eta, batez ere, bere emazte Bonemine irainduta sentituz. Hortik aurrera, galiarren arteko giroa nahasi egingo da, Asterix eta Obelix, ia euren adiskidetasuna haustear egoteraino, baina euren arteko liskarra, laster konpontzen den huskeria baino ez da izango. Asterixek, Obelixek eta Panoramixek, plan bat asmatuko dute erromatarrek eurek, Detritus berriz kartzelatu eta gauzek euren bidetik jarrai dezaten.