Lincoln Memorial

Lincoln Memorial
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Gune Historikoa
Aerial view of Lincoln Memorial - east side EDIT.jpeg
Kokapena
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
LurraldeaWashington D. C.
Hiria Washington
Koordenatuak38° 53′ 22″ N, 77° 03′ 01″ W / 38° 53′ 22″ N, 77° 03′ 01″ W / 38.889444; -77.050278
Historia eta erabilera
Irekiera1922
Izenaren jatorriaAbraham Lincoln
Arkitektura
ArkitektoaHenry Bacon Itzuli
Materiala(k)haitzurdina
EstiloaGreek Revival architecture Itzuli
Ondarea
AEBko Gune Historikoa66000030
Webgune ofiziala

Lincoln Memorial da Estatu Batuetako 16. presidente Abraham Lincoln-en omenezko oroitzapen-monumentu bat, Washingtoneko National Mall deritzon pasealekuaren mutur batean kokatua.

Eraikina 1922an inauguratu zen, eta estilo doriarreko tenplu greko baten itxura dauka. Barnealdean, Abraham Lincoln eserita irudikatzen duen estatua handi bat agertzen du, eta Lincoln-en bi hitzaldi ospetsuren idazkunak hormetan irarrita erakusten ditu.

Lincoln Memorial elkarretaratze askoren gertalekua izan da, eta, besteak beste, bertatik egin zuen Martin Luther King-ek bere "I Have A Dream" hitzaldi mitikoa, 1963ko abuztuaren 28an eginiko sona handiko Washingtonerako martxan.

Eraikinaren arkitektoa Henry Bacon izan zen, eta Lincoln-en estatuaren egilea, Daniel Chester French. Barnealdeko hormirudiak Jules Guerin-ek margotu zituen.

Abraham Lincoln Presidentearen eskultura itzaltsua, memorialaren barrualdean kokatua.

Lincoln Memorial, gauez argitua. Barruan, Abraham Lincoln Presidentearen eskultura ikusten da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lincoln Memorial Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Cymraeg: Cofeb Lincoln
français: Lincoln Memorial
Bahasa Indonesia: Memorial Lincoln
한국어: 링컨 기념관
Nederlands: Lincoln Memorial
norsk nynorsk: Lincolnmonumentet
português: Lincoln Memorial
srpskohrvatski / српскохрватски: Lincolnov memorijal
Simple English: Lincoln Memorial
Türkçe: Lincoln Anıtı