Lemoizko zentral nuklearra

Lemoizko zentral nuklearra
Lemoiz zentral nuklearra.jpg
Lemoizko zentral nuklearra
Lemoizko zentral nuklearra hemen kokatua: Euskal Herria
Lemoizko zentral nuklearra
Informazio orokorra
Koordenatuak43° 26′ 00″ N, 2° 52′ 21″ W / 43° 26′ 00″ N, 2° 52′ 21″ W / 43.43333; -2.8725
UdalerriaLemoiz
 Euskal Herria
Energia motaZentral nuklearra
JabeaIberdrola
EragileaIberdrola
Eraikitze urtea1972
Martxan jartzea-
Gelditzea1984
Potentzia
EkoizleaGeneral Electric
MotaPWR
Erreaktoreak martxan0
Kapazitatea1.860 MW[1]
Sortzaileak2
Funtzionamendua
EgoeraZerbitzuz kanpo
Talde kopurua2
ErregaiaUranio aberastua
BestelakoakProiektu baztertua

Lemoizko zentral nuklearra Lemoizen 1970eko hamarkadan Iberduerok eraiki zuen zentral nuklearra da. Proiektu nuklear handiago baten parte zen, eta horren arabera, Lemoizko zentralaren ondoren Ispasterkoa eta Debakoa ere eraikiko ziren.[2] Zentralen aurka sorturiko mugimenduak Euskal Herriko historiaren zati garrantzitsua markatu zuen. Herri mugimendu berri baten sorrera irudikatu zen eta ETAk hainbat arduradun eta langile hil zituen, zentralaren aurka ere erasoak eginez. Zentralean eraikitzekoak ziren PWR motako 930 MWeko bi erreaktoreetatik lehenengoa guztiz eraiki zen, baina ez zen inoiz martxan jarri, eta bigarrena ia bukatu zen.[3][4]