Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerra
WWImontage.jpg
Goitik hasita, erlojuko orratzen noranzkoan: lubakiak mendebaldeko frontean; Mark IV britainiar tankea, lubaki bat gurutzatzen; Royal Navyko HMS Irresistible korazatua, mina baten aurka talka egin ostean hondoratzen, Dardaneloetako guduan; gasaren aurkako maskaradun talde bat, Vickers ametragailu batekin etsaiaren aurka su egiten; Albatros D.III alemaniar biplanoak.
Data 1914ko uztailaren 28a1918 azaroaren 11 (su etena)
Lekua Europa, Afrika eta Ekialde Hurbila
(denbora labur batez, Txina eta Ozeano Bareko uharteak)
Emaitza Aliatuen garaipena
Gudulariak
Erdialdeko Potentziak Lehen Mundu Gerrako Aliatuak
Buruzagiak
Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg Franz Ferdinand I.a,
Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg Franz Conrad von Hötzendorf,
Flag of the German Empire.svg Wilhem II.a,
Flag of the German Empire.svg Erich von Falkenhayn,
Flag of the German Empire.svg Paul von Hindenburg,
Flag of the German Empire.svg Reinhard Scheer,
Flag of the German Empire.svg Erich Ludendorff,
Ottoman flag.svg Mehmed V.a,
Ottoman flag.svg İsmail Enver,
Ottoman flag.svg Mustafa Kemal Atatürk,
Flag of Bulgaria.svg Ferdinand I.a
Flag of Russia.svg Nikolas II.a,
Flag of Russia.svg Alexéi Alexéievich Brusílov,
Flag of France.svg Philippe Pétain,
Flag of France.svg Georges Clemenceau,
Flag of France.svg Joseph Joffre,
Flag of France.svg Ferdinand Foch,
Flag of France.svg Robert Nivelle,
Flag of Poland.svg Józef Piłsudski
Flag of the United Kingdom.svg Herbert Henry Asquith,
Flag of the United Kingdom.svg Douglas Haig,
Flag of the United Kingdom.svg John Jellicoe,
Flag of Italy (1861-1946).svg Vittorio Emanuele III.a,
Flag of Italy (1861-1946).svg Luigi Cadorna,
Flag of Italy (1861-1946).svg Armando Diaz,
Flag of the United States (1912-1959).svg Woodrow Wilson,
Flag of the United States (1912-1959).svg John J. Pershing
Indarra
Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg Austria-Hungariako Inperioa,
Flag of Bulgaria.svg Bulgaria(1915tik aurrera),
Flag of the German Empire.svg Alemaniar Inperioa,
Ottoman flag.svg Otomandar Inperioa(1915tik aurrera)
Flag of France.svg Frantzia,
Flag of Belgium.svg Belgika,
Flag of the United Kingdom.svg Britainia Handia,
Canadian Red Ensign (1868-1921).svg Kanada,
Flag of Imperial India.svg India Britainiarra,
Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria,
Red Ensign of South Africa (1910-1912).svg Hegoafrikako Batasuna,
Flag of Australia.svg Australia,
Dominion of Newfoundland Red Ensign.svg Ternua,
Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Italia (1915etik aurrera),
Flag of Russia.svg Errusiar Inperioa(1917 urtera arte),
Flag of the United States (1912-1959).svg AEB(1917tik aurrera),
State Flag of Serbia (1882-1918).svg Serbia,
Montenegroko Erresuma
Flag of Japan.svg Japoniar Inperioa,
Flag of Romania.svg Errumaniako Erresuma,
Flag of Greece (1822-1978).svg Grezia,
Flag of Portugal.svg Portugal
Galerak
Gudariak
Hilak: 4.386.000
Zaurituak: 8.388.000
Desagertuak: 3.629.000
Gudariak
Hilak: 5.520.000
Zaurituak: 12.831.000
Desagertuak: 4.121.000

Lehen Mundu Gerra 1914ko abuztuaren 4an hasi zen eta 1918ko azaroaren 11n amaitu zen gerra izan zen, batik bat Europan garatu zena, munduko beste eskualde zenbaitetara hedatu bazen ere. Gatazka hau potentzia inperialisten arteko lehiarengatik sortu zen Europan.

Bere garaian, historiako gatazka odoltsuena izan zen. Hori dela eta, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen, Gerra Handia, Gerren Gerra, Gerra Guztien Ama edo Gerra Guztiak amaituko zituen Gerra deitu zitzaion.

Euskal Herriari ere sekulako hondamendia eragin zion: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan «belaunaldi oso bat desagertu zen», Iñaki Egaña historialariak dioenez. [1]

Herrialde ugari aritu ziren borrokan, baina nagusiak hauek izan ziren:

Gerraren leherrarazlea: Sarajevoko atentatua

Franz Ferdinand printzea erail ostean, Gavrilo Princip serbobosniar ikaslea atxilotu zuten unea.

Gerra piztu zuen gertakaria 1914ko ekainaren 28an izan zen, Sarajevon: Gavrilo Princip serbobosniar ikasle gazte nazionalistak Austria-Hungariako Inperioaren tronurako Frantzisko Josef I.a Austriakoaren oinordekoa zen Franz Ferdinand printzea eta haren emaztea erail zituen. Gavrilo Princip Bosnia Gaztea ( bosnieraz: Mlada Bosna; alfabeto zirilikoan: Млада Босна) taldeko kidea zen, eta Bosniaren eta Serbiaren arteko batasuna bilatzen zuen Esku Beltza ( serbieraz: Црна рука, Crna ruka) erakunde nazionalistaren sustenguarekin aritu zen [2].

Austria-Hungariako Inperioak, Alemaniar Inperioaren laguntzaz, serbiar lurraldean behar ziren ikerketak burutzea exijitu zuen, Esku Beltza talde paneslaviarrak lurralde horretako zerbitzu sekretuekin loturak zituelako ustetan. Uztailaren 23an Austria-Hungariako Inperioak ultimatuma eman zion Serbiari, baina Serbiak ez zituen baldintza guztiak onartu.

«

Errege eta inperio gobernuak beharturik ikusi du bere burua Serbiako gobernuari Austria-Hungariako Monarkiaren aurkako propaganda kondenatzen duela dioen formulazio ofiziala eskatzera, hau da, beren azken helburua Monarkiatik bertako zenbait lurralde banantzea lortu nahi duten joera guztiak kondenatzen dituela, eta konpromisoa hartzen duela, bide guztiak erabiliz, propaganda kriminal eta terrorista hori deuseztatzeko

Austria-Hungariako Gobernua (1914ko uztailak 23)

 »

[3]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Austria-Hungariar erasoak aurreko urteetatik antolatuta zeuden aliantzen sistemaren xedapen guztiak aktibatu zituen. Izan ere, gatazkak nazioarteko neurria har zezan, herrialdeen arteko aliantzak, Entente Hirukoitza eta Aliantza Hirukoitza esate baterako, erabakigarriak izan ziren. Gainera 1890 eta 1914 bitartean europar herrialdeek beren aurrekontuak nabarmen handitu zituzten Bake Armatua izenaz ezaguna zen armagintza lehian nagusitasuna bilatu nahian.

Britaniarren bitartekaritza-saioa, gerrarik ez gertatzeko

Nahiz eta gerra giroa egon Europa osoan, herrialde batzuetako diplomaziak, ahalegindu zen gerra eztanda egin ez zezan. Britania Handiaren adibidea adierazgarria bada ere, ez zen saiakera bakarra izan.

"Alemaniako enbaxadoreak jakinarazi dit Alemaniako gobernuak onartzen duela lau potentziek Austriaren eta Errusiaren arteko bitartekaritza egitea. (...). Gainera, San Petersburgon dudan eragina baliatzeko eskatu dit, gerra mugatzeko eta Europan bakeari eusteko.

Erantzun diot Serbiaren erantzuna, Austriaren eskakitzunak onartzeko, espero zitekeena baino areago doala. Alemaniako estatu- idazkariak berak esan du Austriaren oharrean Serbiak ziur asko onartuko ez lituzkeen gauzak zeudela. Esan nion uste nuela Serbiaren erantzuna ez litzatekeela hain urrun iritsiko, Errusiak ez balu Belgradon bere eragina baliatu, adiskidetzea lortzeko, eta adierazi nion Vienan behar zela bitartekaritza bultzatzeko eragina. Austriak helburu bat zuen Serbiaren erantzuna baztertzeko: kosta ahala kosta zapaldu nahi zuen Serbia, horrek ekar litzakeen ondorioak kontuan izan gabe (...) inoiz izan den gerrarik handiena izango litzateke (...)."

Sir Edward Greyren (Foreing Office-eko estatu-idazkaria) jakinarazpena, Sir E. Goscheni (Erresuma Batuaren Berlingo enbaxadorea) zuzendua, 1914ko uztailak 27

Other Languages
Alemannisch: Erster Weltkrieg
žemaitėška: Pėrma svieta vaina
беларуская (тарашкевіца)‎: Першая сусьветная вайна
qırımtatarca: Birinci Cian cenki
emiliàn e rumagnòl: Prémma guèra mundièl
English: World War I
Esperanto: Unua mondmilito
estremeñu: I Guerra Mundial
Nordfriisk: Iarst Wäältkrich
Gàidhlig: An Cogadh Mòr
Fiji Hindi: World War I
Bahasa Indonesia: Perang Dunia I
Patois: Wol Waar I
Basa Jawa: Perang Donya I
къарачай-малкъар: Биринчи дуния къазауат
Lëtzebuergesch: Éischte Weltkrich
Bahasa Melayu: Perang Dunia Pertama
မြန်မာဘာသာ: ပထမ ကမ္ဘာစစ်
مازِرونی: جهونی جنگ اول
Dorerin Naoero: Eaket Eb I
Plattdüütsch: Eerste Weltkrieg
Nedersaksies: Eerste Wealdkrieg
नेपाल भाषा: तःहताः १
norsk nynorsk: Den fyrste verdskrigen
srpskohrvatski / српскохрватски: Prvi svjetski rat
Simple English: World War I
slovenščina: Prva svetovna vojna
Soomaaliga: Dagaalkii koowaad
српски / srpski: Први светски рат
Basa Sunda: Perang Dunya I
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: بىرىنچى دۇنيا ئۇرۇشى
oʻzbekcha/ўзбекча: Birinchi jahon urushi
vepsän kel’: Ezmäine mail'man voin
Volapük: Volakrig balid