La cabina

La cabina
Datuak
Jatorrizko izenburuaLa cabina
Izenburua euskarazKabina
Urtea1972
Estreinaldia1972ko abenduaren 13a
Generoasurrealismoa, drama, beldurrezko zinema
Herrialdea Espainia
Iraupena37 minutu
Aurrekontua4 milioi pezeta
Zuzendaria
Antonio Mercero
Ekoizleak
José Salcedo
Gidoilariak
Juan José Plans
José Luis Garci
Antonio Mercero
Aktoreak
José Luis López Vázquez
José Miguel Aguado
Mariano Banderas
Agustín González
Blaki
Musikagileak
Alfonso de Vilallonga
Argazkilariak
Federico G. Larraya
Jatorrizko hizkuntza
gaztelania
Sariak
Telefilma onenaren Emmy Saria
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

La cabina (euskaraz Kabina) Antonio Mercero euskal herritar zinema zuzendariaren drama surrealistako telefilma da. Bertan, José Luis López Vázquez, José Miguel Aguado, Mariano Banderas, Agustín González eta Blaki aktoreek antzeztu zuten. 1972ko abenduaren 13an Televisión Española katean estreinatua izan zen, telefilma onenaren Emmy Saria irabazi zuelarik.

Argumentuak kafkiar parabola bat garatzen du, Juan José Plans idazleak kontakizun labur batean adierazi zuelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hiritar arrunt bat (José Luis López Vázquez) telefono-kabina batean irten ezinik gelditu da. Ingurutik igarotzen diren oinezkoei laguntza esker jardun arren irtetea ezinezkoa zaio.

Baina goizalde hartan telefono-kabina ezarri zuten morri misteriotsuek hiritarra kabina barnean dagoeela leku ezezagun batera daramatenean istoria beste maila batera iraganen da. Ibilbidean aurrera doala, presoa morroiek ihesbiderik gabe daramaten azalpen gabeko patu beldurgarri batera darametela ohartuko da, patu horretatik gutako inor salbu ez dagoelarik.

Other Languages
català: La cabina
Deutsch: La Cabina
English: La cabina
español: La cabina
فارسی: لا کابینا
français: La cabina