Kratoi

Eskualde geologiko nagusiak ( USGS) Kratoiak laranjaz.

Kratoi ( grezierazko κρἀτος, kratos, "indarra") geologian arkearreko eta orduz geroztik mugimendu orogeniko ezagatik deformaziorik edota zatiketarik jasan ez duen lurrazal kontinentala da. Arrazoi honengatik kratoiak normalean gorputz lauak dira edo erliebe txikiko eta egitura borobilduak aurkezten dituzte. Itsaspeko kratoiei nesokratoi deritze.

Kratoi terminoa lurrazal kontinentalaren barruko alde egonkorra geosinklinal alde mugikorretetik ezberdintzeko erabiltzen da. Azken hauek subsidentziaren eraginez sortutako sedimentuz pilatutako gerriko linealak dira. Kontinente barrualdeko kratoiak plataforma eta ezkutu eta gune kristalinoaz osatutak daude. Ezkutuak kratoi aurrekanbriarraren azalean sortutako alde extentzionalak dira, aldiz oinean dagoen plataforma sedimentu horizontalez eta subhorizontalez osatutako gunea da.

Kratoiak probintzia edo lurralde geologikoetan banatutak daude. Entitate espazial hauek ezaugarri geologiko bereko guneak batzen dituzte. Probintzia batek elementu estruktural bakar bat izan dezake, arro bat adibidez, edo elkar erlazionaturiko elementu multzo bat. Alboko guneak estrukturalki antzekoak izan daitezke, baina beti ere historia geologiko ezberdinak izango dituzte. Plaken tektonikako teoriaren arabera kratoiak lurreko mantu gainean dauden baltsa geldiak bezala hartzen ditu eta kontinenteak hauen inguruan metatuko ziren mikrokontinenteen kontinenteen jitoa dela-eta.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kratoi Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Afrikaans: Kraton
العربية: كراتون
беларуская: Кратон
беларуская (тарашкевіца)‎: Кратон
bosanski: Kraton
català: Crató
čeština: Kratón
Deutsch: Kraton
English: Craton
Esperanto: Kratono
español: Cratón
eesti: Kraaton
فارسی: کراتون
français: Craton
Gaeilge: Cratón
עברית: קראטון
magyar: Ősföld
Bahasa Indonesia: Kraton
italiano: Cratone
日本語: クラトン
ქართული: კრატონი
қазақша: Кратон
lietuvių: Kratonas
latviešu: Kratons
Nederlands: Kraton (geologie)
norsk nynorsk: Kraton
norsk: Kraton
polski: Kraton
português: Cráton
Romani: Kraton
srpskohrvatski / српскохрватски: Kraton
Simple English: Craton
slovenčina: Kratón (geológia)
српски / srpski: Кратон
svenska: Kraton
українська: Кратон
Tiếng Việt: Nền cổ
中文: 克拉通