Koralezko uharri

Koralezko uharria

Koralezko uharria ur azpian koralek eta kare- algek sortzen duten uharri mota da. Itsaso tropikaletako gune eufotikoan eratzen dira, olatu mugimendu lasaia dagoen tokian, nahiko ahula uharria ez puskatzeko baina nahiko indartsua ura mugitzeko elikagai eta oxigenoz hornitzeko.

Biologia

Biomak
Bioma lehortarrak
Tundra
Taiga/baso borealak
Mendiko belardi eta sastrakadiak
Koniferoen baso epelak
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen baso misto epelak
Baso eta sastrakadi mediterraneoak
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak
Belardi, sabana eta sastrakadi epelak
Belardi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak
Urperatutako belardi eta sabanak
Ibarbasoak
Hezeguneak
Bioma urtarrak
Urmaelak
Itsasertza/ marearteko zona
Mangladiak
Algen basoak
Koralezko uharriak
Zona neritikoa
Zapalda kontinentala
Zona pelagikoa
Zona bentikoa
Arnasbide hidrotermalak
Arnasbide hotzak
Izotz uharteak
Beste batzuk
Zona endolitikoak


Koralezko uharriak kaltzio karbonatozkoak dira, koralen eta kare- algen hondakinak. Horrela, koral berriak hildako koralen kanpo-hezurduran oinarritzen dira. Horrela, koral burua hazten doan heinean, polipo berria inguratzen duen kare-egitura uzten du. Olatuek, urratze-arrainek (adibidez loro-arrainek), itsas trikuek, belakiek eta beste organismo batzuek koralen hezurdura puskatzen dute, zati txikiek uharriaren tarteak betez. Kare-algek ere (gehien bat zooxantelatuek) uharriaren egitura indartzen dute, batez ere olatuen indarra handiena den lekuetan.

Denborarekin, polipoak hil egiten dira, baina kaltziozko egiturak mantendu egiten dira eta beste koral polipo batzuek har ditzakete, belaunaldiz belaunaldi kaltziozko egiturak sortzen jarraituko dutenak.

Milioika urtetan zehar, kaltziozko egitura handiak eratzen dira, koralezko uharriak bezala ezagutzen direnak. Batzuetan, uharriak, hain handiak dira ze ur azaleraino hel daitezke. Honela, korala, gero hondoratzen den sumendi uharte baten inguruan hazten denean, eraztun forma hartzen duen koral egitura bat sortzen da, erdian aintzira bat duelarik. Egitura honi atoloi deritzo.

Koral espezie batzuk honako hauek dira:

  • Acropora spp
  • Antipathes spp Koral beltza
  • Corallium rubrum Koral gorria
  • Symphyllia spp Garun korala
  • Fungia spp Onddo korala
  • Millepora spp Su korala

Munduko ornodunen 48.000 espezie ezagunen artean, 24.600 inguru arrainak dira. Nahiz eta koralezko uharriak itsasoko azaleraren %1a baino ez izan, itsas arrainen erdia gutxi gorabehera bertan bizi dira. Bertan, harraparien aurkako babesa eta janaria aurkitzen dute.

Other Languages
Afrikaans: Koraalrif
العربية: شعاب مرجانية
azərbaycanca: Mərcan rifi
башҡортса: Мәрйен рифтары
беларуская: Каралавыя рыфы
български: Коралов риф
bosanski: Koralni greben
čeština: Korálový útes
kaszëbsczi: Rafa
dansk: Koralrev
Deutsch: Korallenriff
English: Coral reef
Esperanto: Korala rifo
eesti: Korallrahu
føroyskt: Korallriv
français: Récif corallien
hrvatski: Koraljni greben
Kreyòl ayisyen: Resif koray
Bahasa Indonesia: Terumbu karang
íslenska: Kóralrif
日本語: サンゴ礁
Basa Jawa: Terumbu karang
ქართული: მარჯნის რიფი
한국어: 산호초
lietuvių: Koralinis rifas
latviešu: Koraļļu rifs
македонски: Корален гребен
Bahasa Melayu: Terumbu karang
Nederlands: Koraalrif
norsk nynorsk: Korallrev
norsk: Korallrev
occitan: Arrecife
ਪੰਜਾਬੀ: ਮੂੰਗਾ ਚਟਾਨ
Papiamentu: Ref di koral
português: Recife de coral
română: Recif de corali
srpskohrvatski / српскохрватски: Koraljni greben
සිංහල: කොරල් පර
Simple English: Coral reef
slovenčina: Koralový útes
slovenščina: Koralni greben
српски / srpski: Корални гребен
svenska: Korallrev
Türkçe: Mercan resifi
українська: Кораловий риф
oʻzbekcha/ўзбекча: Marjon riflari
Tiếng Việt: Rạn san hô
中文: 珊瑚礁
Bân-lâm-gú: San-ô͘-chiau