Konjuru

Formula magikoa.

Konjurua edo araoa magiaren bidez ekintza desberdinak egiteko formula magikoak dira. Konjuruen bidez haiei laguntza eskatzeko naturaz gaindiko izakiei dei diezaiekegu, sorginkeriak egin daitezke, gaitz batzuk uxatu daitezke, exorzismoak egin daitezke...

Konjuruen egitura

Normalean konjuruak esaldi segida batez edo hitz magikoen bidez egiten dira. Herriko kulturan hauek indar gehiago zuten latinez edo grezieraz eginez. Dena dela, euskaraz ere asko ezagutzen dira, esaterako "Baga, biga, higa" ospetsua edo Ez Dok Amairu bera. Mendebaldean konjuro ezagunena ziurasko Abrakadabra da. Askotan errimen itxura hartzen dute eta haien esanahia, denboraren poderioz, nahiko kriptikoa bihurtu da.

Erlijio monoteistek konjuruen aurka azaldu dira beti, deabruaren lana izango balute bezala eta, ondorioz, haien erabilera gogor zigortu du. Sorginen aurkako epaiketetan konjuruak egitearena akusazioa ohikoa zen. Ezagutzen diren konjuru zaharrenak Aintzinako Egiptokoak dira; Hilen Liburuan horrelako formula asko biltzen ziren hildakoari bere prozesuan laguntzeko asmoz. [1]

Other Languages
العربية: تعويذة
español: Conjuro
Gaeilge: Ortha
italiano: Fattura (magia)
српски / srpski: Чини
Basa Sunda: Mantra Sunda
Bân-lâm-gú: Kōng