Komunikazio

Komunikazio-eredu lineala.

Komunikazioa informazioa, sentimenduak edo esanahia duen edozer trukatzeko prozesu soziala da, gizaki eta hainbat izaki bizidunen artean gertatzen dena, zeinu edo ikurrak (gizakien artean, hitzak askotan) baliatuz. Latinezko communis hitzetik dator, euskaraz «partekatua» esan nahi duena. Mundua ulertu eta azaltzeko funtsezko tresna da. Komunikazio prozesuko elementuak mezu edo seinalea (komunikatzen den informazioa edo dena delakoa), igorlea (mezua bidaltzen duena) eta hartzailea (mezua jasotzen duena) eta komunikabide bat (komunikaziorako bitartekoa) dira. Gizakien arteko komunikazioa hitzezkoa (ahozkoa nahiz idatzizkoa) ezin hitzik gabekoa (keinuak erabiliz, esaterako) izan daiteke. Komunikazioa norbanakoa (nork bere buruarekiko) zein pertsonen artekoa izan daiteke. Masa-komunikazioa egungo gizartearen ezaugarri nagusi bat da, hedabideen bitartez garatzen dena. Komunikazio egoki baterako hainbat oztopo izan daiteke, trukatzen den mezua eten edo aldatzen denean prozesuan zehar; horren arrazoiak fisikoak izan daitezke, baina baita ere kulturalak (igorlearen eta hartzailearen hizkuntza desberdinak direnean, adibidez) eta emozionalak (haserre egoteagatik mezua jaso nahi ez denean, esaterako). Beste alde batetik, giza komunikazioa teknologiaren alor nagusia da, hain zuzen, gizakiak hainbat metodo, sistema eta gailu erabili ditu historian komunikazio hobetu eta zabaltzeko, suzko seinaleetatik egungo telekomunikazioetara.

Komunikazio-ereduak

Komunikazio eredu klasikoa, historian garatu zen lehena, lineala da: igorle batek mezu edo seinale bat igortzen dio hartzaileari. Geroztik ordea, komunikazioaren eredu konplexuagoak eratu dira; horien artean, komunikazioaren transakzio-eredua dago, komunikazioaren agenteak aldi berean igorle eta hartzaile gisa jarduten dutela ezartzen duena eta komunikazioaren feedbacka nabarmentzen duena.

Other Languages
Afrikaans: Kommunikasie
Alemannisch: Kommunikation
አማርኛ: መገናኛ
aragonés: Comunicación
العربية: اتصال
asturianu: Comunicación
azərbaycanca: Ünsiyyət
башҡортса: Аралашыу
Boarisch: Kommunikation
žemaitėška: Kuomonėkacėjės
беларуская: Камунікацыя
беларуская (тарашкевіца)‎: Зносіны
български: Общуване
भोजपुरी: संचार
bamanankan: Kunafonilaseli
বাংলা: যোগাযোগ
brezhoneg: Kemennadur
bosanski: Komunikacija
català: Comunicació
нохчийн: ТӀекере
کوردی: گەیاندن
čeština: Dorozumívání
Чӑвашла: Çыхăну
Cymraeg: Cyfathrebu
Deutsch: Kommunikation
Ελληνικά: Επικοινωνία
English: Communication
Esperanto: Komunikado
español: Comunicación
فارسی: ارتباط
suomi: Viestintä
français: Communication
Gaeilge: Cumarsáid
Gàidhlig: Conaltradh
ગુજરાતી: પ્રત્યાયન
עברית: תקשורת
हिन्दी: संचार
hrvatski: Komunikacija
Kreyòl ayisyen: Kominikasyon
Հայերեն: Շփում
interlingua: Communication
Bahasa Indonesia: Komunikasi
Ilokano: Komunikasion
íslenska: Samskipti
italiano: Comunicazione
ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ/inuktitut: ᐋᔩᖃᑎᒋᖏᖅ
Basa Jawa: Komunikasi
ქართული: კომუნიკაცია
Qaraqalpaqsha: Kommunikatsiya
қазақша: Қатынасу
kalaallisut: Attaveqaqatigiinneq
ភាសាខ្មែរ: ទំនាក់ទំនង
ಕನ್ನಡ: ಸಂವಹನ
한국어: 통신
Кыргызча: Коммуникация
Latina: Communicatio
Lëtzebuergesch: Kommunikatioun
Limburgs: Communicatie
lietuvių: Bendravimas
latgaļu: Saitys
latviešu: Saskarsme
македонски: Комуникација
മലയാളം: ആശയവിനിമയം
Bahasa Melayu: Komunikasi
Mirandés: Quemunicaçon
नेपाली: सञ्चार
Nederlands: Communicatie
norsk nynorsk: Kommunikasjon
occitan: Comunicacion
ਪੰਜਾਬੀ: ਸੰਚਾਰ
پنجابی: کمیونیکیشن
português: Comunicação
Runa Simi: Willachikuy
rumantsch: Communicaziun
română: Comunicare
русский: Общение
русиньскый: Комунікація
संस्कृतम्: सञ्चारः
саха тыла: Билсии
sicilianu: Cumunicazzioni
srpskohrvatski / српскохрватски: Komunikacije
Simple English: Communication
slovenščina: Komuniciranje
shqip: Komunikimi
српски / srpski: Комуникација
Sranantongo: Sabi fu prati
Basa Sunda: Komunikasi
svenska: Kommunikation
Kiswahili: Mawasiliano
తెలుగు: భావప్రకటన
тоҷикӣ: Иртибот
Tagalog: Komunikasyon
Türkçe: İletişim
українська: Комунікація
اردو: مواصلات
oʻzbekcha/ўзбекча: Kommunikatsiya
vèneto: Comunicasion
Tiếng Việt: Truyền thông
Winaray: Komunikasyon
吴语: 通信
isiXhosa: Ukuthetha
中文: 通信
Bân-lâm-gú: Thoân-ta̍t
粵語: 通訊