Kimiosintesi

Kimiosintesia material organikoak (normalean karbono dioxidoa edo metanoa) sintetizatzean datza, energia-iturria kimikoa izanik.

Badira fotosintesia egin gabe materia organikoa mantenu-gai ez-organikotik lortzeko gai diren zenbait bakterio autotrofo, organismo hauek kimioautotrofoak dira eta bide metabolikoa kimiosintesia da. Organismo hauek Calvin zikloaren bidez finkatzen duten CO2, energia konposatu ez organikoen oxidaziotik lortuz. Organismo aerobikoak dira: oxigenoa substratu ez organikoak oxidatzeko erabiltzen dute eta lortutako energia ATP sintetizatzeko.

Hau da kimiosintesiaren ekuazio orokorra, hidrogeno sulfuroa molekula oxidagarritzat hartuz:

CO2 + O2 + 4H2S → CH2O + 4S + 3H2O

Faseak

Kimiosintesiaren faseak:

  • Lehenengo fasean ATP eta ahalmen erreduzitzailea (bakterioetan NADH, landareetako NADPHren ordez) lortzen da, substantzia ez-organikoen oxidazioari esker. Hori da ADParen fosforilazio oxidatiborako energia-iturria. ATP zati bat elektroien arnasketa-katean garraio alderantzikatua eragiteko erabiltzen da, horrela NADH lortu ahal izateko.
  • Bigarren fasean, bide metaboliko jarraituek fotosintesiaren fase ilunarekin bat egiten dute.
Other Languages
беларуская: Хемасінтэз
български: Хемосинтеза
Deutsch: Chemosynthese
Ελληνικά: Χημειοσύνθεση
Esperanto: Kemisintezo
español: Quimiosíntesis
Kreyòl ayisyen: Chimyosentèz
հայերեն: Քեմոսինթեզ
Bahasa Indonesia: Kemosintesis
íslenska: Efnatillífun
ქართული: ქემოსინთეზი
қазақша: Хемосинтез
Кыргызча: Хемосинтез
latviešu: Hemosintēze
македонски: Хемосинтеза
Nederlands: Chemosynthese
polski: Chemosynteza
português: Quimiossíntese
română: Chemosinteză
русский: Хемосинтез
slovenčina: Chemosyntéza
српски / srpski: Хемосинтеза
svenska: Kemosyntes
Türkçe: Kemosentez
українська: Хемосинтез
Tiếng Việt: Hóa tổng hợp
中文: 化能合成