Kemi

Kemi

Kemiko armarria
Armarria
Berezko izenaKemin kaupunki
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Kemi-Tornioko azpieskualdea
AlkateaTero Nissinen
Sorrera1869
Kemi Finlandiako mapan
Koordenatuak65° 44′ 10″ N, 24° 33′ 50″ E / 65° 44′ 10″ N, 24° 33′ 50″ E / 65.73611; 24.56389
Azalera
- Ur-azalera
747,28 km²[1]
651,91 km² (%87,2)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
21.297 (2017.08.31)[2]
223,3 bizt/km²
(2016)[2]
% 95,1 (ofiziala)
% 0,2
% 4,7
Webgune ofiziala

Kemi (ipar samieraz: Giepma) Botniako golkoaren ertzean eta Kemi ibaiaren itsasadarrean dagoen Lappi eskualdeko hiria da. Oulurekin batera, Finlandia iparraldeko industria-hiri ezagunena da eta Kemi-Tornio Ardatza izeneko eskualde ekonomikoan dago, alegia, Lappiren motore ekonomikoa den eskualdean. Azaleraren zati nagusia itsas eremua da eta 95,27 km²-ko lur-azalera baino ez dauka; ondorioz, Lappi osoko hiri txikiena da. Hiriaren azpiegitura nagusia portua da eta bertako itsas merkataritza bideei esker batik bat, Ardatza Finlandiako BPG per capita handiena duen bosgarren azpieskualdea da. Kemiko parke nazional bakarra ere Botniako badian dago, Perämeri Parke Nazionala. Bertan, itsas fauna basatia industriaguneko kutsaduratik babesturik dago eta bisitariek hiria osatzen duten ehunka uharteak bisitatzeko aukera dute. Eskualdeko lau itsas udalerritako bat izateaz gain, biztanle gehien dauzkan Lappiko hirugarren hiria ere bada, guztira, 22.500 bat lagun. Gehienak industrian diharduten langileak direnez, alderdi komunistak eta SESBek hiriko giro politikoan izan duten eragina izugarria izan da. 1960ko hamarkadaz geroztik, hau da, Kemiko Ostegun Odoltsua eta greba bortitzak izan zirenetik hiria "Punaisena Keminä" (euskaraz, Kemi Gorria) izenaz ezaguna da herrialdean.

Hiriaren ezaugarri eta ondasun nabarmenenak, Orlov diamantearen erreplika eta Finlandiako erregearen koroa dauden Harribitxi Galeria, Historia Museoa, izokin koloreko eliza luterano ikusgarria, urtero izotzez eta elurrez bakarrik eraikitzen den Elur-gaztelua edo Lumilinna eta, hogeita hamar urtez Botniako badiako merkataritza-bideak neguan irekirik mantentzeaz arduratu zen eta gaur egun ibilaldi turistikoak baino egiten ez dituen Sampo izotz-hauslea dira.

Azkenik, aipatzekoa da azken urteotan Finlandiako Gobernuak laguntzak eman dituela udalerri fusioak gauzatzeko eta 2013rako, azpieskualde guztia hiri-federazio moduko entitate bat bihurtzeko proposamena adostu dutela Itsas Lappi osatzen duten udalerriek.

Other Languages
العربية: كيمي
žemaitėška: Kemis
беларуская: Кемі
български: Кеми
català: Kemi
čeština: Kemi
dansk: Kemi (by)
Deutsch: Kemi
English: Kemi
Esperanto: Kemi
español: Kemi
فارسی: کیمی
suomi: Kemi
français: Kemi
galego: Kemi
magyar: Kemi
Bahasa Indonesia: Kemi
italiano: Kemi
日本語: ケミ
한국어: 케미 (도시)
Latina: Kemi
lietuvių: Kemis
Bahasa Melayu: Kemi
Nederlands: Kemi
norsk nynorsk: Kemi
norsk: Kemi
polski: Kemi
português: Kemi
română: Kemi
русский: Кеми
davvisámegiella: Giepma
srpskohrvatski / српскохрватски: Kemi
Simple English: Kemi
slovenčina: Kemi
shqip: Kemi
српски / srpski: Кеми
svenska: Kemi (stad)
Türkçe: Kemi
українська: Кемі (Фінляндія)
اردو: کیمی
vepsän kel’: Kemi
中文: 凯米
粵語: 基米