Kelme (txirrindularitza taldea)

Kelme Espainiako txirrindularitza talde profesionala izan zen (1980-2006).

Taldearen historia

1980. urtean sortu zen taldea, Kelme izenarekin. 2004. urtean, Kelme utzi zuen babeslea eta Valentziako Elkarte Autonomoa sartu zen, Comunidad Valenciana izenarekin.

2006an, Operación Puerto zela eta, taldea desagertu zen eta ia txirrindulari guztiak Fuerteventura-Canarias Teamera joan ziren.