Kataluniako Autonomia Erkidegoa

Artikulu hau Espainiako autonomia erkidegoari buruzkoa da. Eskualdeari buruzko informazioa Katalunia artikuluan dago. Nazioari buruzkoak Katalan Herriak artikuluan. Aldarrikatutako errepublikari buruzkoak Kataluniako Errepublika artikuluan daude.
Katalunia
Catalunya
Cataluña
Catalonha
Espainiako autonomia erkidegoa
Bandera Armarria
Hiriburua
eta hiri handiena
Bartzelona
Hizkuntza ofiziala(k) gaztelania, katalana, aranera1
Herritarra kataluniar, katalan
Probintziak Bartzelona
Girona
Lleida
Tarragona
Agintariak
 -  Presidentea Soraya Sáenz de Santamaría (behin-behinekoa)
 -  Estatutua 2006ko uztailaren 20an
 -  Parlamentua Kataluniako Parlamentua
Legebiltzarra Espainiako Gorteak
 -  Senatua
23 / 260
 -  Kongresua
47 / 350
Geografia
 -  Guztira 32,114 km2
Biztanleria
 -  2012 zenbatespena 7.565.603 [1] bizt.
 -  Dentsitatea 218,73 bizt./km2
Webgunea
www.catalunya.cat
1 Arango haranean bakarrik.

Katalunia (katalanez: Catalunya, gaztelaniaz: Cataluña eta okzitanieraz: Catalonha) Europako herrialde bat da, Mediterraneoaren mendebaldekoa, Espainiako autonomia erkidegotzat eratua: Kataluniako Autonomia Erkidegoa. Iberiar penintsularen ipar-ekialdean dago, eta mugakide ditu iparraldean Frantzia eta Andorra, mendebaldean Aragoi, hegoaldean Valentziako Erkidegoa eta ekialdean Mediterraneo itsasoa. 32.000 km² inguru ditu, eta 7 milioi biztanle.

Haren Autonomia Estatutuaren arabera, nazio bat da.[2] Hizkuntzaren aldetik (katalana), lotura estua du gainerako Katalan Herriekin (Països Catalans): Andorra, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, administratiboki Frantziako lurraldea den Ipar Katalunia, Aragoiko ekialdeko eremu bat (Sartaldeko Zerrenda edo Franja de Ponent) eta Murtziako El Carxe eskualdea.

Other Languages