Kastor eta Polux

Kastor eta Polux
Castor et Polux porcelaine de Sèvres.jpg
Ezaugarriak
Familia
Anai-arrebakKlitemnestra
Dioskuroak Campidoglion (Kapitolino muinoan), Erroman

Greziar mitologian, Kastor eta Polux[1] (antzinako grezieraz: Κάστωρ, Kástôr; eta Πολυδεύκης Polydeúkês, «oso gozoa») edo Dioskuroak[1] (antzinako grezieraz: Διόσκουροι, Dióskouroi, «Zeusen semeak») Ledaren seme bikiak ziren. Haien ahizpak Helena eta Klitemnestra ziren.

Latinez, Gemini, «bikiak», izena eman zieten, eta, batzuetan, «kastoreak».

Kastor ospetsua zen zaldiak bezatzeko eta zamalkatzeko trebetasunagatik, eta Polux, berriz, eskuz kolpeka borrokatzeko abileziagatik.

Teseok eta Piritook haien ahizpa Helena bahitu eta Afdanara eraman zutenean, Dioskuroek askatu egin zuten, eta, mendekatzeko, Teseoren ama, Etra, hil zuten. Jasoni eta argonautei ere lagundu zieten, eta, bidaian, Poluxek Amiko erregea hil zuen esku huskako borroka batean.

Haien festa uztailaren 15ean ospatzen zen. Greziar mitologian, Kastorren gurtza askoz garrantzitsuagoa zen Poluxena baino.

Gemini konstelazioak Dioskuroak irudikatzen ditu, eta haren izar distiratsuenak (α eta β Geminorum) Kastor eta Polux izendatu dira haien omenez.

  • erreferentziak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kastor eta Polux Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Afrikaans: Castor en Pollux
Alemannisch: Dioskuren
asturianu: Cástor y Pólux
български: Диоскури
brezhoneg: Dioskured
català: Dioscurs
čeština: Dioskúrové
Deutsch: Dioskuren
Ελληνικά: Διόσκουροι
español: Dioscuros
suomi: Dioskuurit
français: Dioscures
interlingua: Dioscuros
Bahasa Indonesia: Dioskuroi
italiano: Dioscuri
ქართული: დიოსკურები
Lëtzebuergesch: Dioskuren
lietuvių: Dioskūrai
Malagasy: Dioscures
Nederlands: Castor en Pollux
norsk: Dioskurene
polski: Dioskurowie
português: Castor e Pólux
русский: Диоскуры
sicilianu: Dioscuri
srpskohrvatski / српскохрватски: Kastor i Polideuk
Simple English: Castor and Pollux
slovenčina: Dioskúrovia
shqip: Dioskurët
српски / srpski: Кастор и Полидеук
українська: Діоскури
Tiếng Việt: Castor và Pollux