Karaktere (biologia)

Begien kolorea geneek sortzen duten karaktere bat da

Biologian, karaktere bat (edo karaktere fenotipikoa) bizidun batek duen berezitasun morfologiko, fisiologiko edo biokimiko bat da. Adibidez, gizakiengan begien kolorea izan daiteke karaktere bat, ilearen kolorea beste bat, odol-taldea hirugarren bat, etab. Landareetan loreen kolorea har dezakegu karakteretzat, eta Drosophila melanogaster eulian (esperimentu genetikoetan usu erabilitako eulia) begien kolorea edo hegalen morfologia karaktere biologikoak ere badira.

Karaktere biologikoak herentziaren legeek eta/edo ingurunearen eraginek baldintzatzen dituzte. Karaktere biologiko batzuk genetikak soilik sortuak dira (odol-taldeak, begien kolorea edo Rh faktorea, adibidez), baina beste karaktere asko gene eta ingurunearen elkarrekintzaren bidez azaltzen dira (gizakiaren altuera, esaterako).

Izaki bizidun baten karaktere biologiko guztien multzoak bere fenotipoa osatzen du.

Bestalde, karaktere biologikoak kualitatiboak edo kuantitatiboak izan daitezke. Azken horiek dira haiek zehazteko neurtu behar direnak. Adibidez, gizakiengan begien kolorea karaktere kualitatiboa da, eta altuera kuantitatiboa.

  • ikus, gainera

Ikus, gainera

Other Languages
български: Белег (биология)
Bahasa Indonesia: Ciri fenotipe
日本語: 形質
한국어: 형질
srpskohrvatski / српскохрватски: Fenotipska osobina
Simple English: Trait
српски / srpski: Fenotipska osobina
Tiếng Việt: Tính trạng
中文: 性狀