Kapeto etxea

Frantziako Etxeko armarria, kapeto leinuaren adar nagusia zena.

Kapeto leinua (frantsesez: Capétiens), Europako leinua nagusi ata antzinena da, mila urtez gobernatu izan duelako Hugues Capetek (938993) sortu zenetik. Frantziako erregeak leinu horretakoak izan ziren 987tik 1328an Karlos IV.a (Nafarroako Karlos I.a) hil zen arte. Harrezkeroztik, Kapetoen bigarren mailako adarrek (Valois eta Borboi) erreinatu zuten Frantzian, Iraultza piztu arte.

Leinu hau funtsezkoa izan zen Frantziako Estatua eratzeko. Hastapenean nahiz Île de France ingurua baino ez zuen egiazko mendean, errege kapetoak poliki-poliki joan ziren boterea eta menpeko lurraldea handituz.

Leinua katolikoa izan da tradizionalki. Lehenengo kapetoek aliantza zuten Elizarekin. Frantziako erresuma, gainera, Gurutzadetako parte-hartzaile nagusienetakoa izan zen, guztira bost errege izan baitziren gurutzatu: Luis VII.a, Filipe Augusto, Luis VIII.a, San Luis eta Filipe III.a. Filipe IV.ak, berriz, Frantziako kontrolpean jarri zuen aita santua.

Kapetoen artean familia harremanak on samarrak izan ziren eskuarki. Gehienetan, Frantziako erregearen seme eta anaia gazteenei estatuak edo tituluak ematen zitzaizkien zuten mailari eusteko eta Frantziako koroa ez aldarrikatzeko. Gainera, tronua aldarrikatzekotan, atzerriko bat aldarrikatzen zuten, eta, modu horretan, Europa osoan barna zabaldu ziren kapetoak.

Egungo Espainiako errege, Luxenburgoko Duke Handia leinu honetako kideak dira.

Hona hemen izandako tituluak:

Other Languages
العربية: كابيتيون
български: Капетинги
čeština: Kapetovci
Deutsch: Kapetinger
Esperanto: Kapetidoj
eesti: Kapetingid
فارسی: کاپتی‌ها
suomi: Kapetingit
français: Capétiens
עברית: בית קאפה
hrvatski: Dinastija Capet
հայերեն: Կապետինգներ
Bahasa Indonesia: Wangsa Kapetia
íslenska: Kapetingar
italiano: Capetingi
日本語: カペー朝
ქართული: კაპეტინგები
한국어: 카페 왕조
Lëtzebuergesch: Kapetinger
lietuvių: Kapetingai
Bahasa Melayu: Dinasti Capet
Nederlands: Huis Capet
Nouormand: Capétiens
polski: Kapetyngowie
português: Dinastia capetiana
русский: Капетинги
sicilianu: Capitinci
srpskohrvatski / српскохрватски: Dinastija Capet
Simple English: Capetian dynasty
slovenčina: Kapetovci
slovenščina: Kapetingi
svenska: Capetinger
українська: Капетинги
Tiếng Việt: Nhà Kapetinger
吴语: 卡佩王朝
中文: 卡佩王朝