Kapare

Kapare bat Espainiako kolonietan.
Heraldic Crown of Hispanic Hidalgos.svg

Kaparea nahiz aitoren seme edo alaba izan ez, hainbat pribilegioren jabe zen pertsona librea izan zen[1].

Kaparetasuna errekonkistan jaio eta Iberiar Penintsulan baino ez zen existitzen. X. mendean "infantzoiak" sortu ziren zaldunen (orduko latinez miles) baliokidea izanik. XII. mendean maila sozial hau itxi eta errekonkistutako herrietan sorturiko zaldunak kapare bilakatu ziren eta baita izena (orduko gaztelaniaz: fijodalgo edo fidalgo) sortu ere[2][3][4][5].

Ondasun askorik ez zuten noble hauek ez zituzten zergak ordaintzen eta armak eramateko eskubidea zuten baina, ekonomikoki, petxerok beste diru zeukaten. Denboraren poderioz, gizarte klase honek Espainiako iparraldean gehiengoa osatu zuen (adibidez, 1740an Kantabrian biztanleriaren %90a baino gehiago osatzen zuten[6]).

Hego Euskal Herrian, berriz, foruen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle guztiak kapareak ziren, hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Doktrina honek kaparetasun unibertsala izena du.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Kapare http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=kapare .
  2.   Sánchez-Albornoz, Claudio Estudios sobre las instituciones medievales españolas Mexiko Hiria: UNAM 778-787. orrialdea .
  3.   Suárez Fernández, Luis Historia de España: Edad media Madril: Gredos 141-142. orrialdea .
  4.   Mackay, Angus Spain in the Middle Ages: From Frontier to Empire, 1000-1500 New York: St. Martin's Press 47-50, 56-57, 103-104, 155. orrialdea ISBN 0-312-74978-31 .
  5.   Menéndez Pidal, Ramón La España del Cid (6.. argitaraldia) Madril: Espasa-Calpe 86-88, 544-545. orrialdea .
  6.   Idazle asko Historia de Cantabria Editorial Cantabria S.A. ISBN 84-86420-50-4 .


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kapare


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .
Other Languages
العربية: هيدالغو
български: Идалго (титла)
Ελληνικά: Ιδαλγός
Esperanto: Hidalgo
español: Hidalgo
galego: Fidalguía
hrvatski: Idalgo
հայերեն: Իդալգո
한국어: 이달고
Latina: Fidalgus
lietuvių: Idalgas
Nederlands: Hidalgo (adel)
русский: Идальго
srpskohrvatski / српскохрватски: Hidalgo (plemstvo)
slovenščina: Hidalgo (plemič)
српски / srpski: Идалго
українська: Ідальго