Kanagawa (prefektura)

Kanagawa prefetura
神奈川県
  Japonia
070203 MM21&FUJI-2.jpg
Flag of Kanagawa Prefecture.svg Emblem of Kanagawa Prefecture.svg
Administrazioa
Estatua   Japonia
ISO 3166-2 JP-14
Hiriburua Yokohama
Gobernuburua Yūji Kuroiwa
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 35° 26′ 51″ N, 139° 38′ 32″ E / 35° 26′ 51″ N, 139° 38′ 32″ E / 35.447508333333; 139.64234444444
Map of Japan with highlight on 14 Kanagawa prefecture.svg
Azalera 2,415.84 km²
Mugakideak Tokio, Shizuoka eta Yamanashi
Demografia
Biztanleria 9.029.996 bizt. (2010)
Dentsitatea 3.740 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kantō
Uhartea Honshu
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time
http://www.pref.kanagawa.jp

Kanagawa prefektura (神奈川県 Kanagawa-ken ?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Yokohama da. Tokioren ondoren, Japoniako prefeturarik jendetsuena da, 9 milioi biztanle pasatxo 2010 urtean. Kantō eskualdearen hego-mendebaldean kokaturik dago eta Tokioko metropoli eremua ere osatzen du.

Geografia

Kantō lautadaren hego-mendebaldeko izkinan dagoen prefetura txikia da. Iparraldean Tokio du, eta Fuji mendiaren inguruak ipar-mendebaldean. Hegoaldean eta ekialdean, hurrenez hurren, Sagami Badia eta Tokioko Badia.

Prefeturaren ekialdea nahiko laua da eta oso urbanizatuta dago, Yokohama eta Kawasaki portu-hiriak barne. Hego-ekialdean berriz, Miura penintsularen inguruan, jende gutxiago bizi da baina turista asko jasotzen ditu batez ere aintzina Japoniako hiriburua izan zen Kamakurak. Mendebaldean Yamanashi eta Shizuoka prefeturek mugatzen dute eta alderdi hori menditsuagoa da, hemen bereziki aipatzekoan dira Odawara eta Hakone.

Lurraldearen % 23 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala besteak beste.

Other Languages
azərbaycanca: Kanaqava prefekturası
беларуская: Канагава
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Kanagawa-gâing
Cebuano: Kanagawa-ken
客家語/Hak-kâ-ngî: Kanagawa-yen
Bahasa Indonesia: Prefektur Kanagawa
日本語: 神奈川県
Qaraqalpaqsha: Kanagabа (prefektura)
한국어: 가나가와 현
монгол: Канагава
मराठी: कनागावा
Bahasa Melayu: Wilayah Kanagawa
русский: Канагава
davvisámegiella: Kanagawa prefektuvra
srpskohrvatski / српскохрватски: Prefektura Kanagava
Simple English: Kanagawa Prefecture
Kiswahili: Mkoa wa Kanagawa
Türkçe: Kanagawa ili
Tiếng Việt: Kanagawa
吴语: 神奈川县
中文: 神奈川縣
文言: 神奈川縣
Bân-lâm-gú: Kanagawa-koān
粵語: 神奈川縣