KV26

KV26
ren hilobia
KokapenaErregeen Harana
Aurkikuntza1835 baino lehenago?
Industailea
Aurrekoa:
WV25
Hurrengoa:
KV27


KV26 Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Ez da askorik ezagutzen hilobi honi buruz, baina, dirudienez, XVIII. dinastian datatua dago.

Kokapena

Erregeen Haraneko 26. hilobia, nekropoliko hegoaldeko zatiko hegomendebaldeko adarrean dago, KV29, KV30 eta KV40 bezalako beste hilobi txiki batzuetatik gertu. KV26tik gertu, ez da errege hilobi bakar baten ere sarrerarik aurkitzen, ingurua, toki "huts" eta Erregeen Haraneko beste toki batzuk baino garrantzi gutxiagokoa bihurtzen duena.

Hilobiaren oinplanoa noble baten lurperaketarekin bat dator. Erregeen Haranean lurperatua izatea errege familiakoa izan gabe, pribiliegiatu gutxi batzuk bakarrik gozatzen zuten mesede berezia zen, bere merituengatik edo euren garaian izan zuten eragin handiagatik. KV26an lurperatua izan zenak, benetan garrantzitsua izan behar zuen, beste bizitzaz, errege handien gertutasunarekin gozatzeaz gain, bere hilobiak, ohikoak diren sarrerako putzua eta hilobi kamera ezezik, biak lotzen dituen korridore bat baitu. Hilobia bera, dirudinez, oso modu trauskilean zulatua izan zen arrokan, hormak tailatzen amaitu gabe. Gainera, eta gainontzeko nobleen hilobietan bezala, bertan lurperatua nor izan zen jakiteko balio lezakeen apaindurarik gabe dago.

Other Languages
català: KV26
Deutsch: KV26
English: KV26
español: KV26
suomi: KV26
français: KV26
हिन्दी: केवी26
italiano: KV26
Nederlands: Graf DK 26
norsk: KV26
português: KV26
русский: KV26
සිංහල: KV26
Tiếng Việt: KV26