Julio Cano Lasso

Julio Cano Lasso
Bizitza
JaiotzaMadril1920ko urriaren  30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1996ko abenduaren  7a (76 urte)
Hobiratze lekuaTorrelodones
Hezkuntza
HeziketaMadrileko Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)Rafael Tamarit Pitarch Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenakCentral telefónica de La Concepción, Madrid Itzuli
Satellite communications station of Buitrago del Lozoya Itzuli
IVIMA headquarters Itzuli
Q28758086 Itzuli
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Julio Cano Lasso (Madril, Espainia, 1920ko urriaren 30a - ibid., 1996ko abenduaren 7a) espainiar arkitektoa izan zen. Ferragni, Libera, Vacano eta Moretti italiarren eragina du bere obrak, baita Amsterdamgo Eskolarena ere. Lehiaketa ugaritan parte hartu zuen eta askotan irabazi zuen. Aski ezagunak dira Canok eginiko Bilboko erakustazoka eta Madrilgo Valle de los Caídos (Gerra Zibilean Francoren alde borrokatu eta hildakoen omenezkoa). Etxebizitza sozialei ere arreta berezia eskaini izan zien. Arrazionalismo kutsua dute bere obra ezagun askok: Ourenseko Lanbide Unibertsitateak (1974-75) eta Madrilgo P.P.O.ren Eraikin Zentralak, adibidez. Bere azken lan aipagarrienak Santiago de Compostelako auditorioa (1986), Sevillako Exporako Espainiaren pabiloia (1992) eta Madrilgo Nationale-Nederlanden eraikina (1991) dira.

Sevillako Expo 92ko Espainia pabiloia.
  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.


Other Languages
português: Julio Cano Lasso