Josu Jon Imaz

Josu Jon Imaz
Josu Jon Imaz

Josu Jon Imaz San Miguel (2005)


EAJren 22. presidentea
2004ko urtarrilaren 18a – 2008ko urtarrilaren 18a
AurrekoaXabier Arzalluz
OndorengoaIñigo Urkullu

1999ko urtarrilaren 7a – 2004ko urtarrilaren 13a
Lehen ministroa  Juan Jose Ibarretxe
AurrekoaJavier Retegi
OndorengoaAna Agirre

Jaiotza1963ko irailaren 6a (54 urte)
Zumarraga,  Gipuzkoa
Alderdi PolitikoaEAJ
LanbideaKimikaria
ErlijioaKatolizismoa

Josu Jon Imaz San Miguel[1] Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1963ko irailaren 6an. Euskal politikari ohia, EAJren presidente izan zen 2004tik 2007ra. 2008ko uztailetik Petronor euskal enpresa petrogilearen presidentea da. Gainera, 2014ko maiatzetik Repsoleko kontseilari ordezkaria da.

Biografia

Ikasketak eta lana

Kimika Zientzietan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Karrera Bukaerako Sari Berezia eman zioten eta polimeroetan espezializatua. Enpresen Zuzendaritza Orokorrean trebakuntza, 89-90 ikasturtean, Ikasbide-Grupo Cooperativo Mondragóneko Zuzendaritza Nagusiko Trebakuntza Planaren barruan. Doktoretza tesia Bilboko Industri Ingeniarien Goi Eskolan egin zuen, 1994an.

1986ko abenduan INASMET Teknologia Zentroak Nanteseko CETIM Zentrora bidali zuen, Industria eta Energia Ministerioaren bekarekin, ikertzaileak atzerrian trebatzeko programaren barruan.

INASMETeko Konposite eta Polimero Arloko arduraduna izan zen 1987-1989 denboraldian eta Marketing eta Kanpo Harreman Saileko arduraduna izan zen 1991-1994ko denboraldian. Ezkonduta dago, hiru seme-alaba ditu eta Donostian bizi da. 2008tik Petronor enpresaren presidente da.

Bizitza politikoa

1994ko ekainean eurodiputatu hautatua izan zen Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan. Hala jardun zuen harik eta 1999ko urtarrilaren 7an Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izendatu zuten arte. 2001eko uztailaren 17an Gobernu Kontseiluak egin zuen batzarrean erabaki zen Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta bozeramaile izaten jarraitzea. Hala aritu zen 2004ko urtarrilaren 13ra arte.

Azkenik, Euzko Alderdi Jeltzalearen 2004ko urtarrilaren 17 eta 18ko Batzar Orokorrean, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten, Xabier Arzalluzen ondorengoa izendatuz[2].

Ibilbide politikoa

  • EAJ-PNVren kide 1978an.
  • Urretxu-Zumarragako EGIko lehendakaria (1979-1982).
  • EGIren Gipuzkoako Eskualde Kontseiluko kide (1980-1986).
  • EGIren Kontseilu Nazionaleko kide (1981-1986).
  • Urretxu-Zumarragako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren kide (1979-1982).
  • EAJ-PNVren Batzar Nazionaleko ordezkari:
  • GBBren kide (1988-1990).
  • Zumarragako alkateordea eta Ogasun eta Garapeneko zinegotzia (1991-1995).
  • Eusko Legebiltzarrako diputatu (1994-1999).
    • Aurrekontu, Industria eta Gai Ekonomiko eta Arrantza Batzordeko kide.
    • Moneta Azpibatzordeko lehendakariordea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (1999-2001).
  • Eusko Legebiltzarraren kidea Gipuzkoatik (2001).
  • Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (2001-2003).
  • EAJ-PNVren EBBren lehendakaria (2004-2007).

Bizitza politikoa uztea

2007ko irailaren 12an, Imazek politika utziko zuela adierazi zuen hainbat hedabideri helarazitako gutun baten bidez. EAJ alderdiaren presidentzian, Iñigo Urkulluk hartu zion lekukoa.

Other Languages
català: Josu Jon Imaz
Deutsch: Josu Jon Imaz
English: Josu Jon Imaz
español: Josu Jon Imaz
français: Josu Jon Imaz
italiano: Josu Jon Imaz
Türkçe: Josu Jon Imaz